Donapaleuko Urban Trail lasterketak euskarari, kulturari eta ikastolari ikusgarritasuna ematea du xedea

  • Urban Trailek badu berritasunik aurten: binaka eginen den hamar kilometroko ibilbidea gehitu baitute: lekukoa elkarri pasako diote norberak bortz kilometro kurrituz. Izen-emateak oraindanik zabalik dira.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 22an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urban Trail lasterketa laugarren aldikoz antolatu du Amikuzeko ikastolak. Usaiako bakarkako hamar kilometroko ibilbideaz gain, binaka eginen den bigarrena ere sortu dute aurten: lehen korrikalariak bortz kilometro lasterkatu ondotik, lekukoa bikotekideari pasako dio, eta honek, bertze bortz kilometroz ariko da.

Airetik gelatik abiatuko da lasterketa, merkatutik pasatuz, gero oihanerat, igerilekurat, ospitalearen parean eginen dute lekuko-aldaketa, eta, bide-berdetik berriz ere Airetik gelarat.

Donapaleun berean lasterketa egitearen xedea dute ikastola eta kultura ager dadin hiriaren barnean, ikusgarritasuna, funtsean.

Lasterketa herrikoia baldin bada ere, lehenetan heltzen direnek goi mailakoak dira. Hiru kategoria izanen ditu Urban Trailek: emazteena, gizonena eta erreleboan eginen dutenena. Bestalde izanen dira haurrak, kilometro inguruko ibilbidea lasterkatuko baitute.

17:00etan dira abiatuko hamar kilometroko bi lasterketak, eta segidan haurrak dira lehiatuko.

Jakin behar da Urban Trail lasterketan izena emateko pb-organisation.com webgunean egin behar dela zuzenean oraindanik, eta, izena ematen duen bakoitzak sari bat ukanen du.

Gainera, parte hartzaile guzien arteko zozketa eginen dute, irabazleek Iratiko etxoletan pasako dute aste hondar bat.

Behin lasterka egin-eta, jateko eta edateko parada izanen da, Mutturfin jinen baita jatekoaren prestatzeko. Jakin ere, haurrendako jokoak izanen direla Amalia elkartearen eskutik. Eta, arrastiria alaitu du Koxegi taldeak.

Bukatzeko, ekimen hau posible egin dute tokiko enpresa-partaide ugariek.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Ikastolak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.