Donald Trumpek ez daki Uno-n jolasten

  • Lehengoan aipatu genuen Iranen slopaganda trebearen ondoan, sare sozialetan daramaten estrategia orokor baten kokatzen da kontua. Bereziki, Iranek munduan zehar dituen enbaxada eta kontsultatuetako sareetako kontuak memeekin arin-arin ari dira. Bereziki Estatu Batuetatik errazten badiete jokaldia. Halako kasu bat gertatu zen duela egun batzuk, Uno karta-jokoaren eskutik. Donald Trump-en izenean norbaitek meme-irudi azkarra egin zuela pentsatu zuen, Uno karta batzuk erakutsita... Baina ez zen izan hain jokaldi abila.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 22an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Horra Donald Trump-ek zein irudi zabaldu zuen bere Truth sare sozial propioan. Zalantzarik gera ez zedin, Etxe Zuriak Twitterren eta beste toki batzuetan zabaldu zuen.

"Neuk ditut karta guztiak", zioen Trumpen mezuak. Erakusten dituen sei Uno kartak ez dirudite arauzkoak... Adimen artifizialak WILD (basati, edo karta komodina agian) gehitu duela dirudi... Nolanahi ere Uno jokatzen dakien edonork dakien bezala, Unon kontua ez da karta guztiak edo karta asko izatea... Kartak gainetik kentzea da koxka! Esku huts geratzen den lehenak irabazten du!

Hain zuzen ere Irango sareetako kontuak konturatu ziren detaileaz, eta batek bederen honela erantzun zion:

Hau ere adimen artifizialarekin edo Photoshoparekin egingo zuten, hedabideetan agertu izan den Irango eledun militar baten irudiarekin. Karta kopuruari dagokionez, Trumpek baino gutxiago ditu, lau. "Bai, karta gutxiago dugu guk", zioen irudiaren itsatsi zioten testuak.

Gainera irandarraren lau kartak, lau dira oso onak. +4 irakurtzen den 3 horiek, zera egiteko dira: lau karta hartzera behartzen duzu kontrarioa. Alegia, bestearen posizioa nabarmen txartzeko balio dute. Eta beste karta zuri-beltza, lehen planoan daukana, ez da berez Unoko irudi ofizial bat... Zero moduko zeinudunak badaude, baina beste kolore batzuekin. Nolanahi ere, zero modukoaren esanahia da hurrengo jokalaria blokeatzea eta txanda-pasa egitea. Biren artean bazabiltza, bestea blokeatuz, norberaren txanda berriro.

Blokeoko karta irandar horrek, hain zuzen, erreferentzia azkarra dirudi Ormuzko itsasarteko egoerari egindakoa.

Mezua eta erantzuna, hemen.


Nazioartea kanalean gehiago
2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...