Domintxaineko Auzteia etxaldean laborariendako lurra eta etxebizitza sozialak banatuko dituzte

  • Lurzaindiari eta COL etxebizitza sozialen kooperatibari eman dizkiete Etxaluz anai-arrebek Auzteia familia etxaldeko baserria eta lurrak. Sei etxebizitza sozial egin nahi ditu COLek, eta Lurzaindiak lurrak eskuragarri eginen ditu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 4an - 00:04
Azken eguneraketa: 09:51
2028rako bukatu nahi dituzte etxaldea sei etxebizitza sozialetan egokitzeko lanak. Xuberoko Botza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jean Pierre eta Christiane Etxaluz anai-arrebek Lurzaindia eta COL Etxebizitzaren Langile Batzordea egiturari Domintxineko Auzteia izeneko etxaldea eskaini diete. Etxalde hori hutsik egon da azken 30 urteetan, eta orain, laborariendako etxebizitza sozialak egiteko proiektua abian jarri da.

Lurzaindiak bederatzi hektareako lurrak bere gain hartu ditu, eta COL egiturak, berriz, etxebizitzaren ardura hartu du. Guztira, T2, T3 eta T4 heineko sei etxebizitza egin nahi dituzte, inguruko laborarien aterpetzeko, alokairu apal batekin. Gainera, bederatzi lur hektareetan parte bat oihana da, eta beste lurrak jadanik bi laborariren ardurapean dira. Horiek lehentasuna izango dute Auzteiako etxebizitzetan bizitzeko.

Proiektu honek 500.000 edo 600.000 euroko aurrekontua du, eta Euskal Hirigune Elkargo, departamentu eta estatuaren bidez finantzatzea espero dute, COLeko buru Imed Robannak azaldu duenez. Lanak 2028an bukatzea aurreikusten da.

Dominique Amestoy Lurzaindiako kideak azaldu duenez, lurrak hartuko zituztela argi zuten eskaintza jaso zutenean, baina bizitegiak zekarren lanarekin "lotsatu" ziren. Haatik, Lurzaindiak aspaldian COL egiturarekin lankidetza abiatzeko "amets txikia" zuela erran du Amestoyk, eta Domintxineko proiektuak abiarazi du bide hori azkenean.

 


Laborantza kanalean gehiago
2026ko irailaren 14
Bionekazaritza
Iraila, agroekologiaz bustia!

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.