argia.eus
INPRIMATU
Dispertsioak Alfredo Remirezen senideei eragindako lehen kolpea salatu dute
  • Elkartaratzea egin dute Amurrioko Juan de Urrutia Plazan Alfredo Remirezen senideek izandako istripua salatzeko.

Aiaraldea @aiaraldea 2018ko otsailaren 27a
Darocara lehenengo bisita egitera zioazela izan dute istripua Alfredo Remirezen senideek (Arg: Erreharria Libre plataforma)

Ostiralean izan zen dispertsatua Alfredo Remirez preso amurrioarra Zaragozako Daroca espetxera. Espetxe horretan burututako lehenengo bisitatik bueltan zirela istripua izan zuten Remirezen bost senidek.

Etxerat elkarteak aurten dispertsioak eragindako bigarren istripua izan dela gogorarazi du, eta gogor salatu ditu ezarri zirenetik 16 hildako eragin dituzten urruntze politikak.

Elkarrizketa hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.