Disko gogorrak behar ditugu, Pedrosa anderea


2026ko maiatzaren 15ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehenik eta behin, irakurlea kokatze aldera, gutun honekin Begoña Pedrosari, bai, zuri, Hezkuntza sailburu horri, zuzentzen natzaizu. 

Bigarrenik, ezin aipatu gabe utzi disko gogorra ezinbesteko pieza dela ordenagailuaren funtzionamendu egokirako.

Sarrera txiki horren ondoren, hezkuntza publikoan lan egiten dugun irakasleek bizi dugun egoera deskribatuko dut: ikastetxez ikastetxe, egoera antzekoa da. Hau da, ordenagailuak oso motel dabiltza; ordenagailua piztu eta web orrira sartzerako hamar minutu, minutu bat gora, minutu bat behera.

Gure eguneroko jardunean, ordenagailua ezinbesteko lanabesa dugu; asistentzia, oharrak, klaseko aurkezpenak egiteko...

Baina oraingo mezu honetan ez diot gai horri helduko (nahiz eta luze eta zabal hitz egin daitekeen), baizik eta eskuartean dauzkagun gailuen antzinatasunaz. Antzinatasun horrek, gure lana egoki eta erosoago egin ahal izateko, sortzen dituen albo ondorioez.

Hona hemen datu batzuk:

- Ordenagailua piztu eta web orria martxan jartzerako 10 bat minutu itxoin beharra.

- Irakasle-gelatik dagokizun saiora, eskaileratan barrena, eramangarria zabalik eraman beharra, itxiz gero, berriro zure materialera iristeko 10/15 minutu edo gehiago behar dituzulako.

- Ezin 30 minutuko patio denboran eguneroko ohar eta hutsegiteak sartu, darabilgun online plataforma ez delako denbora horretan kargatzen.

- Drive-ko biltegian ezin lau artxibo kargatu, drive “kargatzen” ez delako.

Eta bidean utziko ditudan eta gertatzen diren beste zenbait egoera. Eta hori guztia ez da gure ikastetxeetan Internet abiadura ez delako nahikoa, ez.

Ordenagailuak zaharrak ditugulako gertatzen da goian aipaturiko guztia. Alegia, gaur egun hainbeste erabiltzen diren sareko plataforma horiek eskatzen duten exijentzia mailara ditugun disko gogorrak ez direlako iristen.

Egoera horri irtenbidea emateko nire inguruko langile askok euren ordenagailu pertsonalarekin lan egitea erabaki dute. Zintzoki, uste dut Hezkuntza Sailaren ardura dela egoera horri irtenbidea bilatzea. Espero dut gutun xume hau aintzat hartzea hurrengo aurrekontuak antolatzerako garaian.

Aitor Vidal Urrestarazu

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.