argia.eus
INPRIMATU
Diru bilketa kanpaina abiatu du Bilgune Feministak
  • Koronabirusak eragindako zulo ekonomikoari aurre egiteko, “Ureztatu Elikatzen Zaituena” kanpaina abiatu du dute.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 25a

Koronabirusak azaleratutako krisiak egoera ekonomiko kaxkarrean utzi du Bilgune Feminista. Hala bada, horri aurre egiteko “Ureztatu Elikatzen Zaituena” diru bilketa kanpaina abiatu dute.

Laguntza ekonomikoa eskaintzeko interesa duenak hiru bide ditu. Bata, bono laguntza bidezkoa: dohaintza egiten duenak kamisetak edo Txakur Gorria kolektiboak zein Maitane Gartziandia ilustratzaileak egindako laminak eskuratu ahalko ditu. Horrez gain, bono laguntza eskuratu gabe diru-ekarpen zuzena ere egin ahalko da. Hirugarren aukera “bidelagun feminista” bilakatzea da, hilabeteroko ekarpenaz sostengo iraunkorra eskainiz.