Guipuzkoako Foru Aldundiak 120.000 euroko diru laguntza emango dio Hernaniko Chillida-Leku museoari, hura ezagutzera emateko. Luis Chillida museoko zuzendariak adierazi duenez, zentroaren defizitari aurre egiteko erakundeen laguntza beharrezkoa da. Bere hitzetan, museoa ezagutzera eman behar da, Donostiara doazen turistek haren berri ez daukatelako edo Hernani Gipuzkoako hiriburutik urrun dagoela uste dutelako. Chillidak Malagako Picasso Museoak eta Bartzelonako Miró Fundazioak sustatutako kanpainiak jarri ditu eredutzat.