Dinamika berria zabaltzeko ‘Jeiki’ egunak antolatu dituzte Ipar Euskal Herriko gazteek

  • Orain dun/k tenorea gazte dinamika berriaren baitan antolatu dituzte ‘Jeiki’ egunak Ipar Euskal Herrian.“Dinamika berria zabaltzea, gazteak parte harraraztea eta giro aproposean, elkar ezagutza bultzatzea” izango dute helburu, adierazi dutenez.


2013ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
'Jeiki' egunak antolatu dituzte Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleek.

‘Jeiki’ egunak “animazio, kontzertu, hitzaldi, formakuntza saio eta eskaintza desberdin bezain koloretsuz” osatuko direla azpimarratu dute antolatzaileek, Arrangoitzen egindako prentsaurrekoan.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri ugaritan antolatuko dira ekintzak, herri bakoitzaren esku utziz prestaketa. Antolatzaileek adierazi dute, Baionan, Azkainen, Senperen, Urruñan, Donibane Garazin, Donapaleun, Hazparnen eta Hendaian dagoeneko prest direla.

2013.urte hasieran sortu zen Orain dun/k tenorea gazte dinamika berria. Otsailaren 2an Ezpeletan Gazte Eguna antolatu zuten, eta mugimenduaren oinarri ideologiko zein ildo politikoak definitzeari ekin zioten bertan. Gazte problematikaz eta hau erantzuteko tresnei buruz jardun dira, eta biharko gazte erakundearen antolaketa izan dute oinarri.

Datorren astean eztabaida fasea amaitutzat emango dutela adierazi dute, eta borroka moldeei heltzekotan dira. “Bidea egitekoa dugu oraindik eta Iparraldeko gazte ezkertiar eta abertzale guztion eskutan da norabidea”, adierazi dute.

Topatu.info-k atxiki du iparraldeko gazteek egindako oharra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baiona
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Martxoaren 24an Korrikaren amaiera Baionan ospatzera deitu du AEK-k

2.700 kilometro eginda, igandean helduko da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, 12:30 inguruan, eta mezu sekretua irakurriko du egileak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak, haurrentzako... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude