Diktadura inmobiliarioa


2022ko abenduaren 02an - 12:23

Agerikoa irudi du esateak gure bizitzak erabat baldintzatuta daudela hipoteka edota alokairuen mende. Hainbesterainokoa da gure menpekotasuna, ezen gure bizitzeko eta lan egiteko erak atxikita daudela aterpean bizi ahal izateari. Sistema feudal korporatibo honetan, prezioen etengabeko inflazioak elite sozioekonomikoei, bankuei, etxebizitza-agentziei eta eraikuntza-enpresei mesede egiten die. Baina, ez bakarrik horiei, ustelkeria kutsakorra baita, eta, azkenik, espekulazioa erdiko klasearen zenbait geruzatan ere zabaldu da.

“Merkatua horrelakoa da”, diote eta badirudi horrek dena justifikatzen duela. Merkatu horrek erakunde irudimenezkoa eta autonomoa bezalakoa dirudi, inork ez sortua edo. Abusu inmorala finkatu da naturala balitz bezala. Etxebizitza diktadura batean bizi gara, erregimen politiko iruzurti baten menpean, “etxebizitza izateko eskubidea” izendatzen duena, eta, egiazki ezertan oinarritzen ez dena. Babes ofizialeko etxebizitza eta alokairu sozial gutxi batzuk aski dira jendeari sinestarazteko merkatuak bere legeak ezartzen dituela, eta horiek naturalak direla. Benetan agintzen dutenak espekulatzaile profesional eta errentadunak dira, salerosketetan eta baliabide ekonomiko eta judizialak erabiliz, jendea makurturik izaten dutenak bizitza osorako, abusuzko hipoteka eta alokairuen menpean. Eta lotsaturik ez dira egonen: “hain da normala”, ezen langile klase eta erdiko klaseari ere “normala” iruditzen zaien; elite inmobiliarioak, aldiz, txalettoetan eta luxuzko etxeetan bizi dira Normaltasun Berri feudal honetan.

Deitzen dugu abenduaren 6an konstituzio espainiarraren 47. artikulua sinbolikoki urratzera, ezertarako balio ez duen lege hori, diktadura inmobiliarioaren frankizia.

Feudalismo inmobiliariotik askatzeko bide bakarra borrokatzea eta matxinatzea da. Protestan kuota bat ez ordaintzera deituko genuke, nahiz eta zigortuko gintuzten beraien lege iruzurtiak erabiliz, bere hileroko lapurretak ez pagatzeagatik, eta, jakinki, diktadura erregimen hau sostengatzen duten erreformista iruzurti horiek barre eginen zioten gure xalotasun iraultzaileari. Ez-ordaintze masiboari ekinez gero, ondorioak inor axolagabe utziko ez lukeela uste badugu ere, kontziente gara badituztela hainbeste baliabide iruzur egiteko, eta lortzen duten zatiketa soziala hain da handia, non ez diegun lapurrei gozamen hori emanen.

Bakarrik deitzen dugu konstituzio espainiarraren 47. artikulua sinbolikoki urratzera, ezertarako balio ez duen lege hori, diktadura inmobiliarioaren frankizia, 2022ko abenduaren 6an, egun guztian diktadura inmobiliario hau ahalbidetzen duten erakunde eta entitateen aurrean: banketxeak, etxebizitza-agentziak, eraikuntza-enpresak, diputazioa, udaletxeak, NASUVINSA, hipoteka bitartekaritzarako bulegoa, zaharberritze bulegoak, foruen estatua… Puska ezazu 47. artikuluaren fotokopia iruzurra eta gezurra salatzeko eta erregimenaren benetako aurpegia begi bistan uzteko. Garbiketa zerbitzuen langileei deitzen diegu protestarekin bat egin dezaten, protesta orri bakar bat ere erratza pasa gabe utziz.

Behera etxebizitza diktadura!

Sinatzaileak: Bitor Abarzuza Fontellas, Mª José Lainez, Maite Arandigoien Leorza, Alfonso Ángulo Díaz, Alicia Percaz Betelu, Inmaculada Lamberto Goñi, Carmen Lacunza Astiz, Silvia García Muñoz, Nekane Luquin Chandía, Aurora Moneo Martínez, Saura Ganuza Pelegrin, Arantza Oskoz Marcilla.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Eguneraketa berriak daude