Espainiako Poliziak Jesus Iruretagoiena eta Pablo Muñoz atxilotu ditu, ETAren finantziazio sarearekin harremana dutelakoan, Baltasar Garzon epaileak agindutako operazioan. Pablo Muñoz Diario de Noticias eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietako zuzendaria da eta bere izena Fernando Grande Marlaska epailearen auto batean agertzen zen. Pasa den ostiralean (7), autoaren berri izatean, aipatu sarearekin harremanik ez zuela eta estortsioa ekintza "ezmorala" dela adierazi zuen Muñozek. Diario de Noticias, Noticias de Gipuzkoa eta Diario de Noticias de Alava egunkarietako Administrazio Kontseiluak aurki emango du gertatutakoari buruzko iritzia.