argia.eus
INPRIMATU
Denok gara marjinalak

2009ko urriaren 09a

"Ni itzultzailea naiz. Euskara dut lan-tresna; eta nire eginkizuna da EAEko administrazioak sortzen dituen testuak –denak gaztelaniaz– euskaraz jartzea. Dena ondo, ezta!? Ala ez? Administrazioak testuak euskaraz ere jarriz garbitzen du bere aurpegia, nahiz eta denok dakigun testu euskaratuon balioa, praktikan, hutsaren parekoa dela, alegia, jatorrizkoaren eta itzulpenaren artean denok hartzen dugula lehenengoa. Zer gara gu? Prestigio gutxiko profesio bateko langileak. Normalean eragozpen eta traba baino egiten ez duten profesionalak, euskaraz jarri behar horrek ernegatu egiten baititu agintariak". (2009-10-09)