Dena prest eguzki-eklipserako?

  • Euskal Herrian urte askoan izango dugun ikuskizun astronomiko garrantzitsuenaz gozatu nahi baduzu, komeni da tokia, ordua eta materiala prestatzea. Hemen duzu eklipsea ikusiko den eremuen mapa.


2026ko maiatzaren 20an - 07:09
Azken eguneraketa: 12:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

GOMENDIO BATZUK

Nondik ikusi
Eklipsea arratsaldeko azken orduan hasiko da. Hortaz, Eguzkia nahiko baxu egongo da zeruan, 8º inguruko altueran. Ipar mendebaldeko zerumuga garbi ikusten den leku bat bilatu behar da. Eta kontuan izan eguraldiaren iragarpena, noski.

Noiz izango da
Ilargia 19:30ak aldera hasiko da Eguzkiaren aurretik igarotzen. Pixkanaka joango da estaltzen, eta, ordubete geroago, 20:27an, eklipsearen maximoa  izango da. Ilunabarra 21:30ak aldera izango da, pare bat minutu geroago desagertuko da guztiz Ilargia Eguzkiaren paretik. 

Nola ikusi

Ez ahaztu begiak babestea! Bestela, proiektatuta ikus daiteke, itzalen bidez. Ikusmen-arazoak dituztenentzat, badaude aplikazioak soinu bidez jarraitzeko eklipsea.


Irakurri gehiago: Astronomia Zientzia
Astronomia kanalean gehiago
2021eko apirilaren 20
Naiara Barrado Izagirre. Astroen behatzailea
"Dirua jarriz gero hogei urte barru Marten egongo gara, ziur"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.