Demokraziaren berpiztea

  • Palto horien mugimenduak ustegabean harrapatu du Frantziako gobernua, baita ere, orokorki, gizartearen zatirik haundiena. Ustegabe ala itsukeriaren poderioz? Protestatzaileen demokrazia zuzenaren eskaera demokraziaren berpiztearen adierazle da.


2019ko urtarrilaren 28an - 09:35

Duela hilabete bat pasa jalgi den txaleko horien mugimendu hau anitza dela ulertu dugu denboraren poderioz. Ez dela –hasieran hedabide nagusiek agertarazi nahi zuten bezala- bazter eskuineko mugimendu frantses hutsa.

Finean, txaleko horien iraultza honek agerian uzten du uste baino gehiago garela irentsarazi nahi diguten eskema eta banaketa politikoa alde batera utzi dugunok. Halere, harritzekoa da nola ez dugun hasieratik sustengatu bere aldarrikapenen artean zuzeneko demokraziaren berpiztea eskatzen duen mugimendu hori, batez ere ikusiz hemen, Euskal Herrian, duela aste batzuk oraindik erakusten ari ginela erabakitzeko eskubidean eta demokraziaren sakontzearen aldeko atxikimendua.

Erabakitzeko eskubidea

Hainbat aldiz herri honetan defendatu dugun erabakitzeko eskubidea, berez kontzeptu zabala da, ez da lurralde baten gobernantza instituzionalera mugatzen; hori baino askoz zabalagoa da. Edozein gizarte gairi buruz modu librean erabakitzeko aukera ematen digun tresna da, izan gai sozialen inguruan –erretretara joateko adina, gutxieneko hilabetesaria, lan denbora,- edota gizarte gaietan –ezkontza denentzat, txertoak beharrezkoak bilakatzea, migranteen laguntza-.

Erabakitzeko eskubidea eta txaleko horien mugimenduaren arteko lotura bat planteatzera arriskatuko naiz lerro hauetan. Izan ere, mugimendu honen aldarriak arras anitzak eta zabalak badira ere –zenbat buru, hainbat aburu –, badirudi agerian uzten dituen erronkak herri kontsulta baten bidez artikularzeko eskaera nabaritzen dela (“Référendum d’iniciative citoyenne” delakoa). Tresna hori martxan lortzea lortuko balitz –eskatzen diren baldintza juridikoak betez geroz—, herritarrek beren botza entzunarazteko aukera izango lukete edozein gaien inguruan, izan merkataritza txikien laguntza, gizarte segurantza sistema bakar baten jartzea, delokalizazioen debekatzea, zuhurtasunezko politiken baztertzea, justizia eta poliziaren alorretan baliabideak igotzea, burdin-bide txiki guztiak berriz irekitzea, eta nik dakita zein gai.

Txaleko horien ekarpen hau ez al da, finean, egiazko demokraziaren adierazle ? Berez, euskal demokrata orok sustatu beharko luke demokraziaren berpiztea eskatzen duen mugimendu hau. Zergatik orduan txaleko horiak eta gure arteko distantzia hori? Menturaz itzulguneetan adierazi izan diren ideia batzuk gure gustukoak ez direlako ? Orduan zer, badira gai batzuk zeinetan erabakitzeko eskubidea izan genezakeen baina beste batzuk erabaki esparru horretatik baztertu behar direnak ? Honelako pentsaera hertsi batekin nola espero genezake gure herriaren independentziaren aldekoa ez den herritar batek euskal herritarrek duten erabakitzeko eskubidea defenda dezan?

Bada, demokrazia berez ez da ideia edo ideologia jakin batzuen aldeko proiektua. Demokrazia da, erabakia herritarren esku uztea, beraien beharren araberako proiektu politikoa marraztua ahal izan dezaten.

Demokrazia da,

erabakia herritarren esku uztea,

beraien beharren araberako

proiektu politikoa

marraztua ahal izan dezaten.

Oroitarazi dezagun printzipio demokratikoak suposatzen duela edoizein gairi buruz hitz egin ahal izatea eta balia dezagun behingoz euskal demokrazia eredu propio baten asmatzeko.

Artikulu hau Enbatak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude