Deliveroo janari banaketa enpresa Hego Euskal Herritik joan da

  • Espainiako Estatutik irten da Deliveroo, eta 3.800 langile inguru kaleratu ditu. Udan iragarri zuen estatutik irteteko asmoa, Espainiako Gobernuak Rider Legea ezarri zuenean. “Merkatuaren bideraezintasuna” argudiatu dute.


2021eko azaroaren 29an - 11:11
Azken eguneraketa: 12:14
Hainbat salaketa jarri dizkiote Deliveroori banatzaileak "autonomo faltsu" gisa edukitzeagatik. / Argazkia: Gerry Popplestone.

Britainia Handiko janari banaketa enpresa handia da Deliveroo, eta aurrerantzean ez dute Hego Euskal Herrian lan egingo. Enpresak udan iragarri zuenez, “merkatuaren bideraezintasuna” argudiatuta Espainiako Estatutik alde egitea erabaki du. Jakinarazi dute kaleratze kolektiboa egin dutela: 3.800 langile inguru kaleratu dituzte, haietatik 100 enpresaren egituran jarduten zutenak eta gainerako guztiak rider edo banatzaileak.

Ez da kasualitatea sei urteren ostean orain Espainiako Estatutik joatea, izan ere, Espainiako Gobernuak abuztuan Rider Legea ezarri zuen. Lege horrek derrigortu egiten ditu banaketa enpresak banatzaile gisa dituzten “autonomo faltsuak” kontratatzera; horrela, riderrek ostalaritzako beste langileen lan-baldintza berak izatea bermatu nahi dute. Deliverook adierazi du legea betetzeko eta Glovo eta Uber Eats gisako enpresekin lehiatzeko “inbertsio oso altuak” egin beharko lituzketela, eta errentagarritasuna “oso ziurgabea” litzatekeela; enpresaren bideragarritasun ekonomikoari eragin ziezaiokeela ikusita, nahiago izan dute estatutik irten. Deliverook hainbat salaketa izan ditu urte hauetan guztietan, banatzaileak autonomo faltsu gisa edukitzeagatik.

Kaleratze kolektiboa

Abuztuan Deliveroo banatzaileei lan-kontratuak egiten hasi zen, baina ez riderren baldintzak hobetu nahian, baizik eta orain, enpresaren irteera egiterakoan, kaleratze kolektiboa egin ahal izateko. Enpresak azpimarratu du kaleratzeengatiko kalte-ordain “egokiak” adostu dituztela langileekin, bai langileentzat, bai enpresarentzat ere. Eldiario.es atariak argitaratu duenez, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko soldata hitzartu dute, 1.000 euroko gutxienekoarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude