Dani Fano: “Hemen komikigileak konplexuz beteta egon gara”

  • “Euskarazko komikia ez da existitzen”. Sarri errepikatu du gauza bera Dani Fano komikigileak. “Agian apokaliptikoegia naiz”, esan digu, baina badituela hala sentitzeko motiboak.

    Dani Fano donostiarrak Teleatoi. Kalabaza haluzinogenoak komikia argitaratu zuen iaz Ikastolen Elkartearekin. Xabiroi komiki-aldizkarian 2005 eta 2007 artean atalka plazaratutako abenturak bildu zituen liburu horretan. Bera da aldizkariaren koordinatzailea, eta hortik ekin diogu mamiari berehala heldu dion elkarrizketari.


2011ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Dani Fano (Argazkia: Dani Blanco)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ikastolen Elkarteak Xabiroi –eta Teleatoi moduko komikiak– argitaratzea positiboa izango da, ezta?

Bai, babes izugarri handia ematen du. Komikiaren egiazko sustapena egiteko bide eraginkorrena aldizkariak direla uste dut, edo maiztasun handiko publikazioak. Zoritxarrez, euskal kultura jorratzen duten argitaletxeek ez dute urrats hori eman. Aldizkari batek komikigileak elkartzeko aukera ematen du; gaur egun, beste inon ez litzateke posible izango, soilik Ikastolen Elkartean. Aldizkaria zuzenean banatzen dute milaka irakurleren artean; kioskora komiki bat eramaten saiatzea suizidioa da. Ikastolen sare osoak egin du posible Xabiroi plazaratzea.

Sortzaileok maiz hitz egin duzue argitaletxeen zereginaz, eta euskarazko komikiaren panoramaz.

Badakit oso apokaliptikoa ematen duela, baina nik beti esaten dut euskal komikia ez dela existitzen. Zerbait mugitzen ari da, baina urtean hiruzpalau publikazio... zer hiruzpalau, urtean komiki bat ala bi plazaratzea ez da deusen ezergintza. Niretzat euskal komikia da euskaraz egiten dena. Euskal Herrian Astiberri dugu, argitaletxe oso indartsua da, baina euskarazko komiki gutxi kaleratzen ditu. Euskaraz ez dago ia ezer, eta dagoen gutxi hori, azken urteetan behintzat, gazte-helduei zuzendurik dago. Ez dago inolako plangintzarik, literatura idatzian badagoena: “6-9 adin tarteko irakurleei zuzendutako hainbat liburu argitaratuko ditugu, 9tik 12ra bitartekoentzako beste ez dakit zenbat...”

Liburu horiek ikastetxeetara begira daude…

Bai, eta komikian ez dago halakorik. Gu [Xabiroi] etorri ginenean Ipurbeltz zegoen. Hura haur txikiei zuzendurik zegoen, eta Xabiroi planteatu genuen DBHko 12 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean banatzeko. Baina Xabiroi sortu eta denbora gutxira Ipurbeltz desagertu egin zen. Sekulako zuloa geratu da.

Harrobi lana egitea oso garrantzitsua da beraz.

Oso! Arthur Suydam gure kolaboratzaile eta lagunak dio AEBetan sumatu dutela hutsune hori super-heroien komikiekin: duela 20 urteko super-heroien komikiak umeei zuzendurik zeuden, eta gaur egungoek, aldiz, gidoi sakonagoak dituzte, azpi-trama konplexuak... Zer gertatu den? 8-10 urterekin komiki horiek irakurtzen zituztenek erosten jarraitzen dutela, eta ahaztu egin direla atzetik datozen irakurleez. Horiek, bete-betean jaso dute manga japoniarraren eragina.

Hemen ere nabari da mangaren itzala?

Bai. ETBri zor diogu. Tira, hari bakarrik ez, telebista guztiei baizik. Produkturik merkeena erosten dute, eta japoniarrek marrazki bizidun merkeak sailean sortzen dituzte. Gainera, hona heltzen den animea oso txarra da; ez dira Hayao Miyazaki eta halakoen lanak, horiek ez dute bi sosengatik lan egiten. Telebistek estetika berria sortu dute, eta animetik mangarako lotura estua da. Japoniarrek guztia ongi planifikaturik dute: lehendabizi marrazki bizidunak saltzen dizkiote zure telebistari; ikus-entzuleek ez dute marrazki bizidunak ikusteagatik ezer ordaintzen, baina erosiko dituzte aldizkariak, jostailuak eta gainerako merchandising guztia. Gure telebista publikoa, besteen moduan, estrategia horretan sartu da.

Argitaletxeen gaira itzuliz, zergatik ez dute egiten komikien aldeko apustu sendoagoa?

Ez dut azalpen zehatzik, baina egia da euskal kultura sustatzea xede duten argitaletxeek ez dutela komikia... kontua da ez dituztela begi txarrez ikusten, begiratu ere egiten ez dietela baizik. Azkenean, atzean dauden pertsonei dagokien kontua da. Zer argitaratu eta zer ez erabakitzen egon direnak, ziurrenik ez dira komikizaleak. Tristea da.

Zaletasuna inportantea da...

Bai noski. Hori ikastoletan ere sumatzen da. Guztiak dira Xabiroi aldizkariaren harpidedun, eta bakoitzak erabakitzen du zenbat ale eskatu. Kopuruak aldatu egiten dira irakaslearen arabera. Batzuek gehiago sinesten dute produktuan.

Euskarri berriak

Digitalizazioak, euskarri berriek (iPad, iPhone…) nola eragingo dizuete, egile zein argitaletxeei?

Aldaketak etorriko dira eta prestatuko gara. Dena den, nik beti gauza bera esaten dut: argi ibili daitezela inprentak eta argitaletxeak, eta ez gu, sortzaileak.

Zer, bitartekarien kontuagatik?

Bai. Sortzaileak etortzen zaizkidanean kezkatuta, lasai egoteko esaten diet, kezka beste batzuek izan behar dutela. Euskarri berriei esker argitaratze prozesua sinplifikatzen da, eta horrek guri egiten digu mesede.

Eta argitaletxeen aldetik sumatzen duzu kezka hori?

Argitaletxe gehienak, gu barne [Xabiroi], beti atzetik gabiltza. Normala da, euskarri batean –paperean– kokatzen zara eta horrek lan handia, egitura potentea eskatzen du martxan jartzeko. Horretan zabiltzan bitartean, beste batzuk gauza berriak asmatzen ari dira, eta zaila da leku guztietan egotea. Baina esnatu beharko dute, eta ez egiten ari diren moduan, produktuen gaineko edozertarako eskubidea ematen dieten kontratu leoninoak planteatuz, beste modu batera baizik, formatua, banaketa ereduak eta beste gauza ugari aldatuz.

Internet zoragarria da, egiazko komunikazioaren gune bihurtu da; begira Wikileaks. Sorkuntzari mesede handia egiten dio. Ez dakit komikitik bizitzeko, profesional bezala bizitzeko lain izango den, ezta oro har abantailak edo desabantailak ekarriko dituen ere, baina sortzailearentzat positiboa da. Edonor izango da gai komikia publikatzeko; sortu, ordea, bakar batzuek soilik sortu ahal izango dituzte. Zuk sortutakoa zuk sortzen duzu, ordezkaezina da. Aitzitik, banaketa, argitaratzea... horiek ordezka daitezke.

Pirateriaren mamuaz zer diozu?

Gakoa da nondik kobratu, babarrunak jateko lau sos nondik atera jakitea. Komikizale askok ez du begi onez ikusten zure burua sortzaile profesional gisa hartzea. Badirudi ez dela purua, eta bizi behar zarela Alvarez Rabo komikigile galiziarra bezala, El Corte Inglesen lanean eta komikiak egiten inspirazioa heltzen zaizunean. Hori zilegi da, baina bestea ere bai. Gizarte honek popatik hartzera bidali behar banau, nahi dudana egiten bidali nazala, gutxienez gozatu egingo dut. Interneten hori nola lortu? Publizitatearekin, harpidetzen bidez... Musika doa gure aurretik, eta hari begira gaude denok. Agian aukera eman beharko duzu webgunetik komikiak euro baten truke deskargatzeko, eta komikiaren alboan publizitate leihoa egongo da, ez dakit. Dena den, hori da gutxien kezkatzen nauena. Sortzailearentzat, arazorik handiena banaketarena da, egiten duzuna jendearengana zabaltzea. Merkatua hortik kontrolatzen da. Interneti esker, gure alde joka dezake horrek.

Bestalde, uste dut komikiari beranduago helduko zaiola. Eleberri bat tableta batean irakurtzea, tira, baina komikia, geroz eta kalitate handiagoko pantailak dauden arren… Tamainaren kontua ere hor dago. iPad-a merkea izango da, baina... Formatuekin zuhurtziaz jokatu behar dugu, egonkortu gabe baitaude. Imajinatu argitaletxea zarela, eta indar guztiak formatu batean jartzen dituzula; begira zer pasa zen Beta eta VHS bideo formatuekin.

Tamainarena aipatuta, zein iritzi duzu “Nobela grafikoa” etiketaz?

Pitokeria iruditzen zait. Beste toki batzuetan ez bezala, hemen komikigileak konplexuz beteta egon gara, saltinbankiak garela-eta. Bai, horiek gara gu! Baina halako intelektualtasun nahi batengatik edo ez dakit zergatik... Iñaki Holgadok dioen moduan, berak tebeoak egiten ditu. Nik txantxetan gehitzen dut tebeo grafikoak egiten ditudala. Zer da nobela grafikoa eta zer ez? Literatura idatzian nobela bat ez da luzeraren arabera neurtzen. Gaiaren araberakoa da? Ala kolorearen araberakoa? Hizkuntza bera da, euskarri bera. Komiki luzeek, zuri-beltzean argitaratzeko joerak, funtzionatzen jarraituko dute. Zuri-beltzean ez baita argitaratzen politagoa, intelektualagoa delako, merkeagoa delako baizik. 200-300 orrialdeko istorioa kontatu nahi izanez gero, ez duzu beste aukerarik; merkatuaren legeek agintzen dute: zuri-beltza, marrazki arinak...

[Elkarrizketaren bertsio luzea: www.argia.eus/argia-astekaria (Amaieran dituzue hemen sartu ez ditugun pasarteak, hiru koadrotan banatuta]


Azkenak
2024-11-12 | Gedar
Asteartean etxegabetu nahi dute andre bat Astrabuduan, mailegu-enpresa bati 7.000 euro eskatzeagatik

Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.


Amiantoagatik zigortu dituzte Pasaiako Portua eta Algeposa enpresa taldea

Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.


2024-11-12 | ARGIA
Musk, Bezos eta Zuckerbergen kasuak
Zergatik babestu dute ultra-aberatsek Trump?

AEBetako Silicon Valley hamarkadetan demokraten gotorlekua izan da. Orain, Donald Trumpen alderako bira egin du. Teknologia-enpresa handiek eta haien buruek, munduko aberatsenek, hautagai errepublikarrari lagundu diote garaipena lortzen.


2024-11-11 | Julene Flamarique
Latinoamerikaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzen: trantsizio ekosozialaren inguruko eztabaidak Bizkaia Aretoan

Latinoamerikako hainbat herri-eragiletako hamabost bat kide izango dira Bizkaia Aretoan azaroaren 14an eta 15ean Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia OMAL-ek antolatutako topaketetan. Ekintza guztiak trantsizio ekosozialarekin lotutako alderdi desberdinak lantzen dituzten... [+]


2024-11-11 | Patxi Azparren
Euskal prozesu konstituziogilea

Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]


Meaka-Irimo herri plataformaren urtebetea

Batzuetan, mehatxua behar izaten dugu arriskuan dagoenaren garrantziaz jabetzeko. Eta mehatxu horren tamainaren araberakoa izaten da balizko erasoari erantzuteko barruan sentitzen dugun indarra. Konturatu orduko, zeure burua ikusten duzu lanean, buru-belarri, galtzeko arriskuan... [+]


2024-11-11 | Leire Ibar
Altsasuko kaleak hartu dituzte Sunsundegi enpresari konponbideak exijitzeko

Altsasuko enpresak likidaziorik gabeko hartzekodunen lehiaketa iragarri zuen pasa den asteartean, 48,8 miloi euroko zorra baitu autobusen enpresak. Gaur egun 367 pertsonak egiten duten lan bertan.


COP29 Azerbaijanen
Klima aldaketari aurre egiteko orain arte baino hamar aldiz diru gehiago bildu beharko dute Bakun

COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.


2024-11-11 | Leire Ibar
Israelek fosforo zuriarekin gutxienez 24 eraso egin dituela dokumentatu du NBEk

Gazako herritarrei arma kimikoarekin eraso egin izana salatu du NBEren Giza Eskubideen Bulegoak ostiralean argitaratutako txosten batean. Fosforo zuria nazioarteko legedian debekatuta ez dagoen arren, debekatuta dago populazio zibilaren aurka erabiltzea.


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


2024-11-11 | Sustatu
StravaLeaks: bizkarzainak buruzagien geokokapena partekatzen

Le Monde egunkaria ikerketa erreportaia argitaratzen hasi da StravaLeaks izenarekin. Zera da koxka: zenbait agintarik erabiltzen dituzten segurtasun agenteek, bizkartzainek alegia, Strava ari dira erabiltzen, eta horrekin bere ibilien bide geokokatuak ari dira... [+]


Eguneraketa berriak daude