Curutcharryk kargua berritu du Baigorrin, 636 herritarren babesa jasota


2026ko martxoaren 15ean - 21:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez zen lehiarik espero Baigorrin (Behe Nafarroa), Antton Curutcharryren Aintzina Baïgorri izeneko zerrenda bakarrik aurkeztu baita 2026ko boz hauetan Herriko Etxerako. Denera 636 lagunen babesa jaso du hautestontzietan. Nolanahi ere, zuri eta baliogabeen kopurua esanguratsua izan da: 77 lagun hain zuzen (%10), eta abstentzioa, berriz, %39,81ekoa izan da.

Curutcharryk 2023an hartu zuen auzapetza, Jean-Michel Coscaratek osasun arazoak medio kargua utzi ondoren.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.