‘Correllengua’ katalanaren aldeko lasterketa abian da

  • Igandean ekin diote Correllengua Korrikaren ahaide katalanari. 500 udalerri zeharkatuko ditu egunez egingo diren hamazazpi etapatan. AEKko kideek asteartean hartuko dute parte nazioarteko kilometro batean.

Abian da Correllengua, Korrikaren anaia katalana. AEK

2026ko apirilaren 22an - 14:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igandean hasi da Correllengua Prada de Conflenten (Ipar Katalunia), katalan hiztunek eskuz esku pasako duten sugarraren lasterketa. Katalunia, Valentzia eta Balear Uharteak zeharkatu eta L'Alguerren (Sardinia) amaituko da maiatzaren 5ean. Hamazazpi etapatan banatu dute 500 udalerri zeharkatuko dituen ekimena eta 5.000 pertsonatik gora erregistratu direla jaso dute, Vilaweb-ek jaso duenez. Korrika oinarri hartuta, 1995ean ospatu zen lehen aldiz Mallorcan, Joves de Mallorca per la Llenguak antolatuta. Aurtengo ekimena ospatzeko, Agermanat (senidetua) espirituarekin tokian tokiko hainbat kultura jarduera antolatu dituzte, elkarlanaren bitartez. 

Asteartean AEKko kideak izan dira Correllenguaren kilometro internazionalean, Bartzelonan dabiltzan hainbat euskaldun eta beste nazio batzuetako kideekin batera. Euskararen eta katalanaren alde egitearekin batera, gaelikoaren, bretoieraren, amazigeraren eta aragoieraren alde egin dute. Irlandako kideak izan dira Ane Elordiri eta Lurdes Etxezarreta AEKko kideei lekukoa pasa dietenak.

Hasiera ekitaldian Lluís Puig erbesteratutako ministroak, Francesc Xavier Vila Politika Linguistikoen ministroak eta Albert Piñeira Katalunia iparraldeko Generalitateko ordezkariak hartu zuten parte. Sugarra piztu zuten katalanaren egungo araudia ezarri zuen Pompeu Fabraren hilobian, aurtengo manifestua irakurtzearekin batera. Lehenengo Correllenguaren antolatzaileek eraman zuten sugarra lehen zatian giza katea eginez.

Manifestuan argi adierazi dute "inoiz amore emango ez duten herria" direla, "badakiena nondik datorren eta nora joan nahi duen, bere ama hizkuntza maite duena”. 


Katalana kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.