Sindikatuaren esanetan, esanguratsua da nabarmenaraztea –baita entitate publikoetatik ere– nor eta “egungo legea betetzeko haien lana eta denbora eskaintzen ari direnak”. CCOOren aburuz, gaur egun enplegu publikoaren eskaintzan behin eta berriz egiten zaie muzin egungo hizkuntza-eskakizunen arauei, eta hori auzitegietara eramateari balizko “oldarraldi judiziala” deitzen diote.
Bere webgunean jarritako oharrean azaltzen duenez, Errenteriako LEP Lan Eskaintza Publikoaren kasuan, errealitate linguistikoa kontuan hartuta plazen %53k eraman behar zuen hizkuntzari lotutako derrigortasuna, baina plazen %100ak zuen baldintza hori, eta gainera 3. hizkuntza eskakizunarekin –C1a–, “legeak ezartzen duenaren oso gainetik”.
Sindikatuaren esanetan, LEP horiek ez dituzte betetzen Eusko Legebiltzarrak berak onartutako legeak, baina LEPei buruzko hizkuntza-eskakizunen epaiak modu horretan ikusi beharrean, “teoria konspiratiboak” egiten dira, horien bidez “herritarren multzo bat enplegu publikotik kanpo uztea justifikatzeko”. Sindikatuaren ustez, gainera, teoria horiekin langileen eskubideak defendatzen dituztenak seinalatu eta beldurtu nahi dira.
CCOOk azpimarratu duenez, euskal legedien gainetik araututako hizkuntza-eskakizunetara ez iristeagatik “beren lanetik kanporatuko dituzte” urteetan behin-behinean aritutako langileak, eta “Euskadiko CCOOren lana, hain zuzen ere, langile klasea bere interesak defendatzeko antolatzea da”.