CatalunyaCaixa ezin du Kutxabankek erosi, bere egoera zein den jakin arte. Fernando Restoy Espainiako Bankuko gobernariorde eta Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtseko (BBOF) presidenteak atzo adierazi zuenez, bai CatalunyaCaixa eta bai Banco de Valencia saltzeko enkanteak data zehatzik gabe atzeratuko dira.
Aurreikusitako epeak bete izan balira, uda baino lehen bukatu behar zen bi erakunde horiek eskuratzeko enkantea. Atzeratzearen arrazoia zera da: bi finantza-erakundeen benetako egoera zein den jakin nahi duela Espainiako Bankuak, zenbat kapital beharko duten eta zenbat aktibo toxiko dauzkaten. Bitartean, BBOFk dio bi erakundeen bideragarritasuna ziurtatuko duela.
Batzuen aburuz, aktibo horiek likidatu eta erakundeak onbideratu ostean jarraituko du aurrera enkanteak. Javier Ariztegi Espainiako Bankuko gobernariorde ohiak maiatzaren bukaeran adierazi zuen higiezinekin lotutako 4.500 milioi euroko saneamenduak egin behar dituztela bia CatalunyaCaixak, bai Valentziako bankuak.
Kutxabankek Herrialde Katalanetako kutxa hori erostea kezkagarritzat jo dute askok. LAB sindikatuak maiatzaren 15ean salatu zuenez, operazio hori gauzatu ahal izateko beharko lituzkeen baliabideak modu bakarrean lor daitezke: Euskal Herriko enpresa estrategikoetan daukan parte hartzea salduz. Ekai Center ikerketa zentroak ere operazio horrekin kritiko agertzen den txostena argitaratu du berriki.
Gogoko dut zenbait pertsonak duen pentsatzeko modua, horietako bat da Pepe Mújica, Uruguaiko presidente ohia. Gauza da Mújica jaunak baduela elkarrizketa bat non adimen artifizialaren inguruan hitz egiten duen. Beharbada zenbait pertsonari arraro egingo zaio adimen... [+]
Shakirak Gerard Piquéri aurpegira botatako abestiaren bertsioa egin zuen Silvia Guillének H&Mko emakume langile prekarizatuen egoera salatzeko eta bideoklipak ehunka milaka ikustaldi izan zituen munduko bazter guztietan. Ileorde ilehoriaren azpian zegoena... [+]
Igandean eman zitzaion hasiera ofiziala mahats bilketari Araban, Navaridaseko Mahats-bilketaren Jaiaren XXVIII. edizioa eginda. 2023an Jaurlaritzak 15,3 milioiko laguntzak eman dizkio sektoreari, milioika litro ardo erabilera industrialerako destilatu edo mahatsa zuzenean... [+]
ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek egin dute greba deialdia. Salatu dute unibertsitate lege berriaren irakurketa "interesatua" egin duela errektoretza taldeak, eta ordezko irakasleen kontratu gehienak partzialak izango direla horren ondorioz. Azpimarratu dute EHUko... [+]
Astearte eguardian gertatu da istripua. Dirudienez, gidatzen ari zen traktoreak zuhaitz bat jo eta zuhaitzaren eta traktorearen artean harrapatuta geratu da langilea.