ANCko presidente ohi Carme Forcadell izango da Junts Pel Sík proposatuta legebiltzarreko presidentea.
Beranduenez astelehenean osatuko da Kataluniako Parlamentua. JxSík izango du gehiengoa mahaian, hiru kiderekin gutxienez eta Vilaweben irakur daitekeenez, ziurrenik CUPek bere lekua utziko dio laugarrena eskuratuz. Honenbestez, zazpi eserlekuetatik gehiengoa izango dute independentistek, eta gainontzeko hiruak Ciutadans, PSC eta CSQEP-en artean banatuko dituzte. PP kanpoan geratuko da.
Akordioa lortzea espero dute JxSí eta CUPek
Romevak, astearte goizean, adierazi du baztertu egiten duela hauteskundeak berriz deitzea, eta beraz, JxSí eta CUPen arteko negoziazioetan adostasuna lortzea espero duela.