Carlos Saez de Egilaz eta Felipe San Epifanio euskal preso ohiak atxilotu ditu Guardia Zibilak

  • Asteazken goizean atxilotu ditu Guardia Zibilak Carlos Saez de Egilaz eta Felipe San Epifanio euskal preso ohiak. Hainbat iturriren arabera, atxiloketek lotura lukete 2020an presoen ongi etorriekin loturan egindako atxiloketekin. Egunean zehar utzi dituzte aske.


2021eko ekainaren 30an - 08:03
Azken eguneraketa: 10:18

Carlos "Kai" Saez de Egilaz euskal preso ohia atxilotu du Guardia Zibilak Beasainen, kalean, asteazken goizeko 08:30ak aldera. Albistea ezagutu eta gutxira jakin da Felipe San Epifanio ere atxilotu dutela, atxiloketaren uneari eta tokiari buruzko informaziorik oraindik ez dagoen arren. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. instrukzio epaitegiaren aginduz burutu dira atxiloketak.

Zenbait hedabidek argitaratutako informazioaren arabera, Oihana San Vicente, Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana Garmendia eta Haimar Altunaren 2020ko atxiloketekin zerikusia du Saez de Egilazen atxiloketak; ustez, presoen ongi etorriekin loturan egindako polizia operazio beraren parte da.

Naizek jakinarazi duenez, Saez de Egilaz aske utzi dute 13:30ak aldera, Intxaurrondoko kuarteletik igaro ostean.

San Epifanio 1994an atxilotu zuten Bartzelonan, eta 2017an geratu zen aske.

Saez de Egilaz 2003an atxilotu zuten Akizen (Okzitania), eta espetxe zigorra beteta, 2014ko urtarrilean geratu zen aske. Sortu eta EH Bilduko kide da egun eta bai alderdiak zein koalizioak sare sozialen bidez salatu dituzte atxiloketak. Bilduk salatu duenez, "askatasunean eta berdintasunean oinarritutako preso politikorik gabeko etorkizuna eraikitzen jarraitzea oztopatu nahi dute". "Espainiar Estatuko estolderiak askapen prozesua baldintzatzeko ahaleginean jarraitzen du baina ez gaituzte geldituko!", salatu du Sortuk.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude