Cap Capital inbertsio funtsa harremanetan jarri da Tubos Reunidoseko sindikatuekin bilera bat egiteko

  • Jatorri britainarreko inbertsio funtsa Europako industrian zentratua dago.


2026ko urriaren 29a - 10:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iturri sindikalek zabaldu dutenez, Green Industry Machines & Materials konpainiak adierazi die Amurrio eta Trapagarango Tubos Reunidoseko enpresa batzordei bilera bat egin nahi duela bere industria proiektua azaltzeko. Momentuz ez dute datarik zehaztu horretarako.

Halaber, bideragarritasunari buruzko honako puntu hauek ere landu nahi dituzte: jarduera, lehiakortasuna, lanaren antolaketa, produktibitatea eta kostuen egonkortasuna.

Momentuz, Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariekin harremanetan jarri den interesdun bakarra da hau, eta gaur gaurkoz ez dute administrari konkurtsalak hautatutako beste lau enpresei buruzko berririk.

Konpainia Cap Capital inbertsio funtsaren barruan dago, iturri sindikalek eurek aipatu dutenez. Funtsak Europako industria indartzera bideratzen du bere jarduera eta horretarako gainbeheran dauden proiektu ekonomikoak erosten ditu ahalik eta gehien zukutzeko eta bultzatzeko.

Energian, telekomunikazioetan, azpiegituretan, adimen artifizialean, aeronautikan eta armagintzan zentratzen ditu bere operazioak taldeak.

Tubos Reunidosen kronologiaren barruan, albistea azaleratu da atzo SEPIren jarrerak sortzen duen egoera kritikoa protagonista izan ondoren. Horren harira, Amurrioko alkateak berak bideoa zabaldu du SEPIk bestelako jarrera har dezan Tubos Reunidosen zorra dela eta.


Ekonomia krisia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.