Beasaingo CAF enpresak 10 urtetik gora daramatza Euskara Planak aplikatzen. Urteurren horrekin batera, Galardi CAFeko euskara aldizkaria sortu dute. 2006ko irailean kaleratutako 1. zenbakian, euskarak CAFen izan duen ibilbidearen aipamenik garrantzitsuenak, lantegiko hizkuntza politika berriaren helburu eta egitekoak eta aldizkariari jarri dioten izenaren nondik norakoak irakur daitezke. 2. zenbakia abenduan kaleratuko da.