CAF enpresak 300 milioi eurotik gorako kontratua itxi du Serbian. NBEko txostenetan Gazako genozidioa finantzatzen ari den enpresetako bat dela ikusi bada ere, %10 igo zen bere jarduera 2025ean.
2025ean jarduera %10 handitu ondoren eta 16.000 milioi eurotik gorako lan karga izan ondoren, CAFek 300 milioi eurotik gorako kontratua itxi du berriki Serbiako JSC Srbijavoz tren konpainia publikoarekin. Berria-k jaso duenez, aldiriko 30 tren elektriko eraikiko dituzte eta bi urtean behin mantentze lan integralak egingo dituzte.
2025eko uztailaren 3an txostena kaleratu zuen Francesca Albanese NBEko errektoreak. Bertan, 60 multinazional, banku eta erakunde Gazako genozidioa finantzatzen ari zirela jaso zuen. “Batzuentzat genozidioa errentagarria” izaten ari dela nabarmendu zuen eta arduradunak iker zitzaten eskatu zuen. Horien artean zegoen CAF. Aipatu behar da txostena kaleratu ondoren lortu zuela inoiz izan duen kontratu handiena Belgikan 3.400 milioi euroren truke.
CAF-en kasuan, “errepideak eta garraio publikoa garatzen laguntzen dutela” jakin zuen, “kolonien ezarpen eta hedapenean funtsezkoa” izan dena. Zehazki, 2019an adostu zituzten Jerusalemetik Zisjordaniara eraikiko zituzten lineak. Geroztik trenbidea eraikitze eragozteko jarrera ugari egon dira: mobilizazio eta ekintza ezberdinak burutu dira munduko leku ezberdinetan; alderdi politikoak nagusiki aurka azaldu dira; eta Amnistia Internazionalak proiektua bertan behera uzteko “exijitu” zion CAF-i eta “urgentziaz” esku hartzeko eskatu zien Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuari.
CAFeko lehendakari Andres Arizkorretak bestalde, giza eskubideak bermatzen dituztela eta ez dutela legez kanpoko negoziorik egiten azaldu zuen, Alabanasen txostenak kontrakoa egiaztatzen badu ere.