Burdin Aroko Intxur herrixkari buruzko ikerketa lan bat argitaratu dute


2002ko ekainaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11:59
Aranzadi, Xabier Peñalver eta Eloisa Uribarriren arkeologoek, zenbait erakundek eta elkarte kulturalek, Tolosa eta Albiztur artean kokatzen den Intxur herrialdeari buruzko monografia argitaratu dute. "Intxur, poblado de la Edad del Hierro" izenburua daraman liburuak, 1985az geroztik Aranzadi Zientzia Elkartearen arkeologoek bertan buruturiko indusketen emaitzak azaltzen ditu. Halaber, duela 2000 urteko bizitza islatzen du liburuak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burdin Aroa
Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Irulegin tipologia berezia duen etxebizitza eta pieza arkeologiko ugari azaleratu dituzte aurtengo kanpainan

Antzinako euskarazko hitzak dituen eskua agertu zen Nafarroako indusketagunean arkeologoek lanean jarraitu dute aurten eta Burdin Aroko herrixka baten aztarna gehiago aurkitu dituzte, tartean harrizko eskailerak dituen etxebizitza, mendebaldeko Pirinioetan ez da inoiz orain arte... [+]


Burdin Aroa
Bidaia bat protohistoriako Euskal Herrian barrena

Irulegiko eskuaren aurkezpen publikoak jendartean nabarmen piztu du duela bi mila urte baino gehiagoko Euskal Herria nolakoa zen jakiteko grina. Zorionez, Burdin Aroko arkeologiak tradizio luzea du gurean, eta garai hartako zenbait aztarnategi ezagutuz iraganera bidaia txiki bat... [+]


Euskara, brontzean idatzia

Hainbat urteko ibilbidea egin du Irulegiko proiektu arkeologikoak (Aranguren, Nafarroa), Aranzadi Zientzia Elkartearen eta erakunde publikoen elkarlanari esker. Berriki aurkeztu dute aztarnategiak eman duen azken sorpresa, Nafarroako Gobernuak egindako agerraldian: esku-itxurako... [+]


Eguneraketa berriak daude