Boterea irakasleei bueltatu


2026ko urriaren 6a - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irakasleek geroz eta “botere” txikiagoa dute. Guztiek zalantzan jartzen dituzte, batez ere ikasleen gurasoek, gainera, ikasleek gero eta gutxiago errespetatzen dituzte haien maisu eta maistrak. Baina hori zergatik gertatzen da?

Mediku batek proba batzuk egin ondoren, umea ateratzen bada probak bikain egin dituela esanez, gero medikuak esaten badu zerbait ez dagoela ondo probak benetan ondo atera ez direlako, gurasoek zalantzan jarriko dute medikua? Normalean ez, baina gaur egun ez ninduke harrituko horrelako adituak zalantzan jartzeak. Justu hori gertatzen da irakasleekin, haiek ikasi dute irakasteko, eta hainbat erreminta dituzte horretarako, zergatik ez diegu kasurik egiten? Zergatik mediku bati, polizia bati edo beste edonori kasu egiten diogu baina irakasleez paso egiten dugu?

Hasteko, esan behar da gaur egun irakasleek geroz eta babes txikiagoa dutela, lehen, gurasoen babesa zuten, orain, aitzitik, ez, gurasoek haien seme-alabak babesten dituzte normalean. Gainera, orain, legez oso zaila da kurtsoa errepikatzea, adibidez, LHn behin bakarrik errepikatu daiteke, DBHn gehienez bi aldiz errepikatu daiteke (eta oker ez banago, kurtso bat gehienez behin errepikatu daiteke), eta batxilergoan gehienez lau aldiz errepikatu daiteke. LOMLOEk lege hori ezarri zuen duela hainbat urte, eta ikasleek badakite. Horregatik, hainbat ikaslek zera esaten dute: “Behin errepikatu dudanez ez dut lanik egin behar, azkenean kurtsoa legez pasatu behar dut”. Beraz, bost axola haiei irakasleek esandakoak.

Utzi beharko genuke irakasleak zalantzan jartzeari, hezkuntzan profesionalak, benetan ikastetxeetan dauden langileak eta egoera benetan nola dagoen dakitenak zalantzan jartzeari.

Uxue Madariaga

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.