Bost urte beteko ditu Euskoa monetak eta erabiltzaile-perfila zabaltzea du erronka

  • Bost urte beteko ditu aurten Euskoak: Ipar Euskal Herrian erabiltzen den tokiko moneta da, solidarioa eta ekologikoa. Babes handia du herritar nahiz instituzioen aldetik eta sarea indartzen jarraitzeko asmoa dute. Bosgarren urteurrenaren harira, martxoaren 4an “familia giroko festa handi bat” lortu nahi dutela esan du Dante Edme Sanjurjo Elkarteko zuzendariak.


2018ko otsailaren 21an - 11:26

Egitarau zabala osatu dute Euskoaren bosgarren urtemuga ospatzeko. Pirritx eta Porrotxen ikuskizunarekin hasiko da goiza, eta behin egunari hasiera emanda, festak ez du etenik izango: animazio txokoak, laborantza herrikoiaren merkatua, zirko ikastaroa, haurrentzako lasaitze gune bat eta bazkari herrikoia egongo dira, besteak beste. Herri Urrats bezalako egun bat izatea nahi dute antolatzaileek.

Zer ospatua badagoela dio Edmek, bost urtetan Euskoaren erabilerak gora egin baitu eta etorkizun oparoa aurreikusten dio. Arrakastaren gakoa proiektu amankomun baten inguruan eraiki diren zubiak direla dio: “jJndarteko sektore ezberdinen artean eraiki diren zubiak dira proiektua sostengatzen dutenak”. Batez beste, 3.000 kidek erabiltzen dute Euskoa euren egunerokotasunean. “Euskal Herri euskaldunago, ekologikoago eta solidario bat eraikitzeko elkarrekin lanean ari diren norbanakoak dira”, dio Edmek.

Aurrerantzean, Euskoaren erabiltzaile perfila zabaltzea izango da erronka, tokiko moneta militanteak ez diren pertsonen egunerokoan ere sartuz. Oraingoz erabiltzaileak konpromiso handiko herritarrak direla dio Sanjurjo Elkarteko zuzendariak: “Batzuk tokiko ekonomia dinamizatzeko eta bertako enplegua defendatzeko egiten dute. Beste batzuk Euskal Herriak bere moneta propioa izan behar duela sinesten dutelako erabiltzen dute. Saltoki txiki eta laborantza herrikoien alde egiteko erabiltzen dutenik ere bada. Muga horien gainetik dauden erabiltzaileengana hurbildu behar dugu”.

Herria da oinarria, baina ekimenak administrazioaren bultzada sendoa jaso du azken aldian: Jean-Rene Etchegaray Baionako alkateak, besteak beste, Euskoaren erabilera bultzatzeko proiektuak abiarazi ditu eta argi du Frantziako Gobernuak tokiko moneten aurka ezarritako neurriek zer ezkutatzen duten: “Uste dut badela sumindura jakobino bat, zeren Euskal Herrian tokiko moneta oso ondo dabil. Zentralizatze nahikeri bat antzematen dut”.

Ipar Euskal Herritik kanpoko herritarrentzat ere posible da Euskoari sostengua ematea. www.euskalmoneta.org bidez kidetza lor dezakete. Hala ere, tokiko monetari laguntzeko biderik onena martxoaren 4an Baionara hurbiltzea dela nabarmendu du Edmek


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskoa
Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.


2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


2022-09-29 | Euskal Irratiak
"Laster 3.500.000 Eusko izanen dira zirkulazioan"

Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]


Eguneraketa berriak daude