argia.eus
INPRIMATU
Bost milioi laguni interesatu zaie Jairo Berbel elgoibartarraren liburua, ba al dakizu zergatik?
  • Argitaratu aurretik ere oihartzun zabala izaten ari da Jairo Berbel elgoibartarrak idatzi duen liburuak, Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes (Beti, begi berdeko neska pekatsuaren leienda).

Barren .eus @barreneus 2016ko martxoaren 21a
Yulexi Carolina Chevezen bizitza kontatuko du liburuak (argazkia: Barren).

Liburua iragartzeko sarean jarritako bideoak bost milioi ikustaldi baino gehiago izan ditu dagoeneko.

Data zehatzik ez badago ere uda aurretik kaleratuko du Ekuadorko El Conejo argitaletxeak Jairo Berbel elgoibartarraren Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes liburua. Yulexi Carolina Chevezen bizitza –jaiotzatik hil arte– kontatuko du liburu horrek.

Liburua iragartzeko egin duten bideoak demaseko zabalpena izan du, playgroundmag.net webguneari esker, batez ere, eta dagoeneko 5 milioitik gora ikustaldi izan ditu. Facebook sare sozialean ere 100.000 elkarbanatze baino gehiago eskuratu ditu.

La historia de Yulexi Chévez es un ejemplo de cómo superar las barreras sociales y convertirse en la reina de la valentía.

Posted by PlayGround on Astelehena, 2016.eko Martxoak 14

Aurrez Betirako Argia izeneko dokumentala ere ekoiztu zuen Berbelek. Barren aldizkariak 2015eko martxoan eskaini zion erreportajean irakur dezakezue.

Albiste hau Barren.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.