Bost lagun epaitzen ari dira "Villabesaren entzierroan" parte hartzeagatik

  • 2012an Iruñean San Ferminak bukatu ostean festa giroan egiten den "Villabesaren entzierroan" parte hartzeagatik auzipetu zituzten bost lagunen aurkako epaiketa hasi da asteartean.


2015eko urtarrilaren 14an - 10:56
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Poliziari eraso egitea egozten diete bost gazteei eta bi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak bakoitzarentzat.

Santo Domingo aldapatik Zezen plazaraino egin nahi zuten entzierroa baina Estafeta kalean udaltzaingoak eta Espainiako poliziak osatutako kordoi polizial bat topatu zuten parez pare.

Udaltzaingoak gasa zabaldu eta Espainiako Polizia bertan zeuden gazteen aurka oldartu zen Topatuk argitaratu duenez.

Lau lagun atxilotu zituzten hasieran, eta bosgarren bat hurrengo egunean.

Asteartean hasi da epaiketa eta auzipetuei babesa adierazi eta errepresio polizialarekin amaitzeko eskatzeko elkarretaratzea egin dute Nafarroako auzitegiaren aurrean.

Informazi gehiago

Ateak Irekik istiluen irudiak jaso zituen:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude