argia.eus
INPRIMATU
Bost gizon atxilotu dituzte bikotekideei erasotzeagatik eta beste bat sexu eraso batengatik
  • Asteburuan izan dira denak: Gasteizen lau eta beste biak Tuteran eta Donostian. Indarkeria matxistari lotuta atxiki dituzte sei gizonezkoak; 32, 33, bik 34, 39 eta 48 urte dituzte. Gasteizko bat ukituak egitea egotzita atxilotu dute, beste guztiak bikotekideei erasotzea leporatuta.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 06a
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio bat Donostian, artxiboko irudian. / Argazkia: Donostiako Feministak.

Ekainaren 3tik 5erako asteburuan sei gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxista leporatuta. Gasteizen larunbatean egindako erasoa sexu erasoa izan zela argitu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Berriak jaso duenez. 39 urteko gizon batek ukituak egin zizkion emakume bati, eta horrek laguntza eskatu zuen. Polizia hurbildu zenean gizona ihes egiten saiatu zen, baina laister atxilotu zuen Udaltzaingoak. Gasteizko beste bi atxiloketa ostiralean egin zituzten, eta igandean beste bat. 32, 33 eta 48 urte dituzte, eta hirurek erasotu zituzten bikotekideak.

Beste bi erasoak 34 urteko bi gizonek egin zituzten, batak Tuteran eta besteak Donostian. bikotekideei erasotzeagatik atxilotu dituzte. Tuterako erasoa emakumeak berak jakinarazi zuen, Poliziari deituta, eta udaltzainek atxilotu zuten gizonezkoa. Donostiakoaren kasuan, ordea, kalean egin zion eraso, eta lanean ez zegoen udaltzain batek ikusi zuen. Ertzaintza bertaratu eta atxilotu egin zuten.