Bortxaketek %150 egin dute gora Europan azken hamarkadan, Eurostat-en arabera

  • Europar Batasuneko poliziek erregistratutako datuetan oinarrituta ikerketa egin du Eurostatek, eta argitaratu du 2014 eta 2024 urteetako datuak alderatuta biolentzia sexuala %94 hazi dela, eta bortxaketak %150. Frantziako Estatua da nabarmen kasu gehien erregistratu dituena eta Alemania, Suedia eta Espainia kokatzen dira bere atzean.

Europar Batasuneko poliziak erregistratutako datuek erakutsi dute bolentzia sexualaren kasuak nabarmen hazi direla. Dani Blanco / ARGIA (CC BY-SA)

2026ko apirilaren 30ean - 11:14
Azken eguneraketa: 13:02
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eurostatek egindako ikerketak agerian utzi du Europa mailan biolentzia sexualeko kasuak %94 igo direla 2014az geroztik, 124.350 kasu gehiagorekin. Bortxaketak, berriz, %150 igo dira, 58.983 kasu gehiagorekin. Orotara 2024. urtean 256.302 biolentzia sexual eta bortxaketa kasu jaso zituzten poliziek.

2023ko datuekin alderatuta, 2024an biolentzia sexualeko kasuak %5 igo dira, 12.087 pertsona gehiagok pairatu dituzte, eta bortxaketak %7 igo dira, 6.291 kasu gehiagorekin. Hortaz, orotara azken hamarkadan urtero %10 egin hazi dira biolentzia sexualaren kasuak eta %7 bortxaketak. 2024ean kasu gehien erregistratutako herrialdeen artean, Frantzia, Alemania, Suedia eta Espainia topatzen dira.

Eurostatek azaldu du gizartean eman den kontzientziazioak kasu gehiago erregistratzea eragin dezakeela. Kontutan izan behar da, aldi berean, eman diren eraso guztiak ez direla zertan erregistratuak izan eta kasu gehiago egon daitezkeela.

Espainiako eta Frantziako estatuak

Espainiako Estatuan erregistratutako biolentzia sexualeko kasuak gora egin dute azken hamarkadan –nahiz eta 2015 eta 2020 urteetan behera egin zuten–. 2024an, 2014an baino 12.159 kasu gehiago erregistratu dira, 19.655 orotara. Bortxaketen kasuan, berriz, datuek gora egin dute, 2020a salbuespen. 2024an, 2014an baino 3.983 bortxaketa gehiago erregistratu dira, guztira 5.222.

Frantziako Estatuan eraso kopurua gora egin du urtez urte, eta alde handiarekin gainerako herrialdeen gainetik kokatzen da. Biolentzia sexualari dagokionez, 2024 urtean 2014an baino 65.695 kasu gehiago jaso dituzte, zehazki 96.654. Bortxaketei dagokionez, 2024an 45.288 erregistratu dituzte, 2014an baino 33.131 kasu gehiago.

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.