argia.eus
INPRIMATU
Boro kazetariaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte ostiralean Iruñea eta Bilbon
  • Urriaren 3an dauka epaiketa La Haineko kazetariak. Zortzi urteko kartzela zigorrari eta 6200 euroko kalte-ordainari egin beharko dio aurre.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 27a

2014an “Jaque a la Monarquía” (Monarkiari Xake, euskaraz) lemapean Madrilen (Espainia) egindako mobilizazioan hainbat kazetariren kontra egin zuen eraso Espainiako Poliziak. Euren artean aurkitzen zen Boro La Haineko fotokazetaria, autoritatearen aurkako atentatua eta lesio delituak egotzita atxilotua ere izan zena. Asteazkenean epaituko dute.

Ostegunean Iruñeko Katakraken emandako prentsaurrekoan, kazetariak “prentsa eta informazio askatasunaren kontrako erasotzat” jo ditu egun hartako gertakariak.

Borori elkartasuna erakusteko mobilizazioak egingo dira ostiralean, irailak 28, Iruñea eta Bilbon. Iruñean 19:30etan, Udaletxe plazan. Bilbon aldiz Arriagan, 19:00etan.