argia.eus
INPRIMATU
Borja Estankona “fardelik eta apaingarririk gabe” itzuli da disko berriarekin


2011ko maiatzaren 11

Hainbat urteko basamortu musikalaren ondotik, indarberriturik etorri da Borja Estankona (Igorre, 1979) musikaria. Estankona diskoa kaleratu berri du Baga-Bigaren eskutik, eta horretarako Itsaso Etxebeste baxu jotzailearen eta Jimmy Arrabit  bateria jotzailearen laguntza izan du Arean-eko kide oihak. Ritxi Aizpururen esanetan Estankona  "biluzik dago diskoan", eta "fardelik eta apaingarriri gabe" azaltzen zaigu.

Bestalde, Basaki taldeak ere disko berria du jada kalean. Egunero asten da (Baga-Biga) lanean, ohiko rock gogorra erabili bai, baina ahotsa eta melodia ere asko zaindu dute leioatarrek.