Borja Cobeaga zuzendari donostiarraren Eramos pocos film laburra Oscar sarietarako hautatu dute. Film laburren atalean lehiatuko diren gainerako lau lanak Binta y la gran idea (Javier Fesser), Helmer & Son (S. Pilmark / K. Magnusson), The Saviour (P. Templeman / S. Parkyn) eta West Bank Story (Ari Sandel) dira. Oscar sariak otsailaren 25ean banatuko dituzte. Film onenaren ataleko finalistak Babel (Alejandro Gonzalez Iñarritu), The Queen (Stephen Frears), The departed (Martin Scorsese), Letters from Iwo Jima (Clint Eastwood) eta Little Miss Sunshine (Jonathan Dayton / Valerie Faris) pelikulak dira.
- Eramos pocos filma YouTuben dago ikusgai