Bordele-Tours arteko AHTren finantziazioa etetea erabaki du Kontseilu Nagusiak

  • Bordele eta Tours artean aurreikusita dagoen AHT trenbidearen finantziazioa gelditzea erabaki zuen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, joan den ostiralean. Bordeletik Hendaiarainoko tartearen eraikuntza 2030. urtera arte atzeratuko da eta tarte horri ekin arte, Bordele-Tours bidea egiteko ere ez da dirurik emango.


2013ko urriaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AHTren aurkako protesta ekintza.

Tours eta Bordele tarterako, 80 milioi euroko diru-laguntza onartu zuen bere garaian Kontseilu Nagusiak. Horietatik 30 milioi emanak ditu dagoeneko, baina pasa den uztailean, Bordeletik Hendaiara doan AHT bidearen eraikuntza 2030. urtera arte atzeratuko zela iragarri zuten eta ordura arte Tours-Bordele zatirako diru-laguntzak etetea deliberatu du orain Kontseiluak.

Finantzazioa gelditzeaz gain, AHTren inguruko ikerketekin jarraitzea ere onartu zuten. Bozka eman zuten 52 kontseilari nagusietatik 48k eman zuten aldeko botoa.

Dena den, Georges Labazee Kontseilu Nagusiko presidenteak argi utzi nahi izan du etetea "laster itxiko den parentesia" izatea espero duela eta finantziazioa "berriz hartzekotan" gelditu direla.

Espainiak diru-laguntza onartu du EAEko AHTrako

Espainian aldiz, ikasturte berrirako aurrekontuak aurkeztu dituzte eta EAErako aurreikusi duten diru partida nagusia AHTra bideratuko du Madrilgo Gobernuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude