Dave Bieter Boiseko (Idaho, AEB) alkateak herri-hauteskundeak hirugarren aldiz irabazi ditu eta beste lau urte egingo ditu alkatetzan. Bozken %74 jaso ditu Alderdi demokratako politikari euskaldunak. Bere aurkari demokrata David Hallek bozken %26 inguru jaso ditu. Bieter joan den maiatza arte, hiriburu batean alkate zen euskal hiztun bakarra izan da.
Hirugarren belaunaldiko euskal-amerikarra da eta 14 urterekin berreskuratu zuen euskara, amonak aitarekin hitz egiten zuelako. Boisen euskaldun ugari bizi izan da orain arte eta Dave Bieterrek bete-betean parte hartu izan du euskal komunitateak antolatutako ekimenetan. Besteak beste, bost urtean behin antolatzen da Jaialdi izeneko euskal ospakizun erraldoia eta Boiseko hiria biziberritzeko balio izan du.