argia.eus
INPRIMATU
2017ko azaroaren 29a
Blogari bat espetxeratu dute Vietnamen, istripu kimiko baten berri emateagatik
  • 22 urteko blogari bati zazpi urteko espetxe zigorra jarri diote iaz Vietnamgo kostaldea kutsatu zuen ihes kimiko baten berri emateagatik, Democracy Now-k jaso duenez.

Nguyen Van Hoa zazpi urterako espetxeratu dute.

Vietnamgo historia hurbileko desastre natural handienaren testuinguruan, ihesaren osteko protesten berri emateagatik, Nguyen Van Hoa izeneko gazteari estatuaren aurkako propaganda zabaltzea egotzi diote.

Hemen ikus daitezke epaiketako irudiak.