Bizkaiko metalgintzako enpresen %30ek langileak kaleratuko dituzte

  • “Malgutasun” eta “modernizazio” eske dabil FVEM patronala, 48.000 enplegu barnebiltzen dituen sektorean.


2020ko ekainaren 18an - 11:18
Metalgintzako langileen manifestazioa. Argazkia: LAB

COVID-19 epidemiarekin piztutako krisialdiak zuzenean eragin die Bizkaiko metalgintzako enpresei, autogintzan dihardutenei bereziki. Tamara Yague Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioko presidente berriak atzo bertan luzatu zituen datuen arabera, enpresen %90 “geldirik daude edo atzeraldian aurkitzen dira”. Horien artean %42k baino ez omen dute espero epe motzean ekoizpena berrartzea, eta hala ere jardueraren %50 eta %75aren baitan baino ez lukete egingo.

Enpresen Federazioaren barne-galdeketari erantzun dioten enpresarien %30ek zuzenean langile ugari kaleratzeko asmoa dute, eta %41ek, berriz, egungo lantaldea “handiegia” dela uste dute. Egoerak eztanda egin aurretik 48.000 lagun baino gehiagok ziharduten Bizkaiko metalgintzan. Sektoreak desegonkortasun zantzuak azaltzen zituen dagoeneko, izan ere, beharginek grebaldi gogorra abiarazi zuten iazko azaroan. Aurreakordioaren bidez soldata igoera erdietsi zuten, baina hainbat grebalari auziperatuak izan ziren aurrera eramandako borrokengatik.

Birmoldaketa industriala

Patronalaren ustez, egoerak hobera egiteko kontrataziorako “malgutasun handiagoa” beharko litzateke, hots, lan-baldintzak kaxkartzeko eskumena zabaltzea. “Ekonomiaren modernizaziorako” eta enpresak “nazioartean hedatzeko” neurriak ere eskatu dituzte, besteak beste.

 

 


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude