Zabalgarbiren bigarren errauste planta egitea bertan behera uztea proposatu du Iosu Madariaga Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan.
Bizkaian, 2016. urtean, 800.000 tona hondakin baino gehiago sortuko direla aurreikusi zuen Diputazioak. 2007tik aurrera ordea, krisia dela-eta, hondakin kopuruak behera egin du eta aurreikusitako kopuruetara ez dira iristen. CIMAS enpresak berrikusi ditu hondakinen kopuruak eta hark adierazi duenez, "bigarren lerroa martxan jartzea ezin da teknikoki defendatu; oraingoz, ez dugu posible ikusten".