argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udazkeneko Fasea abian da
  • Urriaren 15ean emango zaio hasiera txapelketako azken faseari Mungian. Abenduaren 17an amaituko da Bilboko Miribillan jokatuko den finalarekin.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2016ko urriaren 06a
Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Sustapen eragilea, Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiaren euskara zuzendaria (ezkerretik eskuinera) txapelketaren aurkezpenean (Arg.:Bi

Udaberriko fasetik sailkatu diren bertsolariei inoiz txapelketaren finalean abestu dutenak gehituko zaizkie: Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo “Abarkas”, Peio Ormazabal, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Miren Amuriza. Guztira 30 izango dira fase honetan parte hartuko dutenak. Seina bertsolariko bost kanporaketa egingo dira finalaurrekoetara sailkatzeko.

Kanporaketak urriaren 15ean Mungian, 22an Sestaon, 23an Igorren, 29an Leioan eta azaroaren 5ean Zaldibarren izango dira.

Finalaurrekoak azaroaren 19an hasiko dira Markina-Xemeingo saioarekin, 27an Basaurin izango da eta abenduaren 3an Larrabetzun. Kanporaketetatik sailkaturiko bertsolariez gain, 2014. urteko finalistak ere bertan izango dira: Etxahun Lekue, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletabeitia. Finalerako zortzi txartelak eskuratzeko lehiatuko dutenak hemezortzi izango dira guztira, seina bertsolariko hiru saiotan.

Sarrerak eskuratu ahal izateko bi aukera egongo dira, bertsosarrerak.eu atarian eta saioak hasi aurretik txarteldegietan.