argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, erabakita
  • Igandean zehaztu da #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duen zortzikotea, Zornotzako azken finalaurrekoaren ostean. Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira aurtengo finalistak.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko abenduaren 09a
Oihana Bartrak eta Xabat Galletebeitiak lehen aldiz kantatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. (Arg: Bizkaiko Bertsozale Elkartea)

Arkaitz Estiballes nagusitu da igandeko finalaurrekoan, 499,5 punturekin, eta zuzenean lortu du abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela. Gertutik jarraitu diote Jone Uriak eta Oihana Bartrak; puntuazioz, biek lortu dute sailkatzea.

Imanol Uria, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Garikoitz Sarriugarte izan dira Zornotzan kantuan aritu diren beste hiru bertsolariak. Saioko puntuazioak Bizkaiko Bertsozale elkartearen webgunean daude ikusgai.

Bi finalista berri

Xabat Galletebeitia lekeitiarrak eta Oihana Bartra bilbotarrak lehen aldiz kantatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Hainbat urtez atera dira txapelketaren plazara, eta finalaurrekoetan kantatu izan dute aurreko aldietan.

Bartraren eta Galletebeitiaren bertso-ibilbidea eta txapelketako bertsoaldiak, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen webgunean.