Bizkaieraren gramatika sarean jarri du Labayru fundazioak

  • Labayru Fundazioak Labayru bizkaieraren Gramatika jarri du sarean, bizkaierari edo mendebaldeko euskarari buruzko gramatika oso eta eguneratua, edonorentzat eskuragarri, gramatika.labayru.eus webgunean. Urteetako ikerketa eta lanaren emaitza da argitalpena, eta helburu argia du: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakoitza bere erabilera testuinguruan kokatu.


2026ko urtarrilaren 23an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gramatikak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak eta ortotipografikoak jasotzen ditu, idatzizko zein ahozko erabilerari arreta berezia eskainiz, eta zalantzak argitzeko tresna praktiko gisa pentsatua dago. Labayru fundazioko zuzendariak Igone Etxebarriak ekarri dizkigu zehetasun guztiak.

 


Irakurri gehiago: Bizkaiera Euskara Euskalkiak
Bizkaiera kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.