argia.eus
INPRIMATU
Bizitza nola badoan
  • "Orain lau hilabete bizitzan eta bizitzen makulu izan duen laguna hil zaionetik, bakarrik da. Elkarri ezer esan gabe, euripean imajinatu dugu haren hilobia, muinoan, Hegoaldera begira. Hor da Hendaiako industrialdea, hor Bidasoa eta Aiako Harria, Jaizkibel eta Pasaialdea, eta atze-atzean, baita Izarraitz ere, triku baten antzera uzkurtua. Ea bisitan-eta etortzen zaizkion, eta baietz, egunero. Eskatu gabe, ezagutzen ditudanen izenak ematen dizkit, tapa-tapa. Baina ez da hori. Laurogeita hamahiru urte ditiat, esan dit".

2007ko apirilaren 01
IƱigo Aranbarri (Argazkia: Dani Blanco)

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2082/bizitza-nola-badoan/osoa