Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

  • Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere prest dute, eskolan nahiz etxean lantzeko.

"Helburua da denona eta denontzat beharko lukeen gizarte inklusibo bat eraikitzea, euskaratik eta euskaraz".

2024ko martxoaren 12an - 10:43

Aniztasun funtzionala, identitatea, familia aniztasuna, sexu orientazioa, kultur aniztasuna, gaixotasunak, heriotza, genero rolak… Arlo ugari ukitzen ditu Bizipoza Eskolak prestatu duen material pedagogikoak: unitate didaktikoak, ipuinak (irakurtzeko eta ikus-entzuteko) eta beste, Haur Hezkuntzatik hasi eta goi mailako ikasleekin lantzeko materiala da, baita gela egonkorretan, hezkuntza ez formalean edota herrigintzan lantzeko ere.

“Curriculum ofizialetik harago, bada curriculum sozial bat, oraindik horri buruz idatzi ez den arren gero eta presentzia handiagoa daukana eskoletan: esparru ezberdinak lantzen dituzten kolektibo eta eragileen proposamenak iristen zaizkigu, gai eta balio horiek landu ditzagun eskolan, eta Bizipozak horren guztiaren bueltan proposamen antolatua egin du, euskaratik –azaldu dio ARGIAri Nora Salbotx Amaiurko eskolako zuzendariak–. Sekulako tresna potentea da, malgua, bikain antolatua eta arras ongi hornitua”. Kezka hau edo bestea lantzeko garaian, gai hau edo besteari heltzeko unean, ikastetxeei lana erraztuko die Bizipoza Eskolak, dio Salbotxek. Amaiurko eskolak berak parte hartu du material pedagogikoaren pilotaje fasean.

Azken finean, ugariak dira baita ere Bizipoza osatzen duten elkarteek ukitzen dituzten arloak: esklerosi anizkoitza, down sindromea, harrera familiak, euskara, animaliak, minbizia, kirol egokitua, ijito herria, adopzioa, transexualitatea, gortasuna… Elkarteen artean daude, besteak beste, Agipase, Arnasa, Aspanogi, Bihotzez, Chernobilen lagunak, Etiopia Utopia, Gehitu, Gure nahia, Hil Argi, Kale Dor Kayiko, Marea urdina, Naizen, Pausoka, Ulertuz.

Asteazken honetan, Bizipoza Eskola aurkeztuko dute Iruñean (Kondestablearen Jauregian, 18:00etan).

"Esparru ezberdinak lantzen dituzten eragileen proposamenak iristen zaizkigu eskolara, gai eta balio horiek landu ditzagun, eta Bizipozak horren guztiaren bueltan proposamen antolatua egin du, euskaratik"

Apirilean, jaia Hernanin

Sentsibilizazio kanpaina ere egin du Bizipozak, eta elkarteetatik egiten duten lana gizarteratzeko asmoz, jaia antolatu dute, apirilaren 27rako. Hernanin izango da egun osoko festa. “Helburua da denona eta denontzat beharko lukeen gizarte inklusibo bat eraikitzea, euskaratik eta euskaraz”.

Euskara, elkartasuna, bizipoza eta auzolana ardatz hartuta antolatu dute jaia. Egun osoko egitaraua ari dira prestatzen, hainbat gunetan banatuta. Elkarteen guneak aukera emango du elkarteekin aurrez aurre aritzeko; Ikuskizunen gunean arituko dira, besteak beste, Porrotx eta Marimotots, Ttarla dantza taldea eta Hernaniko erraldoi eta buruhandiak; eta Tailerren gunean nahi duen orok parte hartu ahal izango du, Kanika aisialdi taldeak lagunduta.

Boluntarioak ongi etorriak izango direla ere adierazi du Bizipoza elkarteak. Lagundu nahi duenak, 688 733 696 telefonora deitu edo markel@bizipoza.eus helbidera idatzi dezake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
“Heziketa fisikoa eskolako ikasgai bat gehiago den unetik, jasotzen duen trataerak ezin du hau izan”

Funtsezko konpetentzietatik ezabatua, Berritzeguneen birmoldaketan zokoratua, ordu kopuruetan gutxietsia... Heziketa fisikoak EAEn garai txarrak bizi dituela eta administrazioak baztertuta dituela salatzera etorri da ARGIAra Luis Larrañaga “Pizti” heziketa... [+]


Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea

Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]


“Bilboko eskola-inguru asko kutsaduraz eta zarataz betetako eremuak dira”

Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]


Ikastetxeek erizain bat izateko eskaera Jaurlaritzara iritsi da

Istripu eta larrialdiei erantzutea eta gaitz kronikoak dituzten ikasleak artatzea lirateke, besteak beste, erizainak eskolan lituzkeen funtzioak, gaur egun gehienbat irakasleen bizkar geratzen dena. Eskoletan erizain batek egon behar duela aldarrikatzen urteak daramatza SATSE... [+]


Eguneraketa berriak daude