Bizik hamalau herriren gehiegizko artifizializazioa salatu du

  • CEREMA erakunde publikoaren arabera 2021 eta 2025 artean Ipar Euskal Herrian 413 hektarea lur artifizializatu dituzte. Bizi ohartu da azken bost urte hauetan, hamalau herrik 2 hektareaz goiti jan dituztela urte guziz Lapurdi aldean. 

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 16a - 07:00
Artifizializazioa laborantza lurren gainean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Milafranga, Bidarte, Hazparne, Mugerre, Azkaine, Senpere, Angelu, Gixune, Beskoitze, Urruña, Bardoze, Hendaia eta Arrangoitze dira Bizik begiztatu hamalau herriak. Elkartea ohartu da bestalde hirigintza plan berrietan Scotaren erranak segitzen direla, salbu, Euskal-Kosta eta Aturriko lurraldean, galdegin baino lur xahutze gehiago aipu baitute han.

Biziko Xabier Harluxetek elkarrizketan esplikatu bezala, artifizializazioak ondorio zuzenak baditu klimaren berotzean: lurreko karbonoa aireratzen du eta berotegi efektua handitzen, lurrak karbonoa atxikitzeko duen gaitasuna mendratzen du, uraren atxikitzeko duen gaitasuna halaber kentzen dio horrek dituen ondorio guziekin.

Azken urtean ttipitu

Halere Bizik ikusi duenez, azken urtean Scot Lurralde Eskemak gomendatu zuhurtziatik hurbiltzen ari dira herri gehienak. Tentsio gunean, zuhurtzia handiena erakutsi duten herri batzuk ere aipatu ditu, kasu egin dutena lurrik ez sobera andeatzeko azken bost urtetan: Getaria, Ziburu, Haltsu, Lehuntze, Donibane Lohitzune, Biriatu eta Bokale.

Oroitarazi du bestalde, azken bozetan 30 herrik engaiamendua hartu dutela oraino gutiago artifizializatzeko. Bizik hurbiletik segituko ditu engaiamenduak.


Ingurumena kanalean gehiago
2026ko azaroaren 9
Itsas luzokerra
Itsas hondoko lorezainak

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.