argia.eus
INPRIMATU
Bixente Ameztoyren unibertsoa Donostiako Koldo Mitxelenan
  • Bixente Ameztoy margolari donostiarraren pintura eta obra grafikoak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izango dira ikusgai martxoaren 23ra bitartean. Erakusketaren harira, Ameztoyk 1978an Zeruko Argiarako egin zituen 36 azalak plazaratu ditu ARGIAk.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 08a
Bixente Ameztoyk Zeruko Argiarako egin zuen azaletako bat.

Etxe-Ondotik izeneko erakusketan 50 pieza baino gehiago bildu dituzte. "Unibertso paregabe bat azaltzen digute, non paisaiak eta itxura hiperrealista duten pertsonaiak nahasten diren, animaliekin edo metamorfosia jasaten duten landareekin", idatzi dute Koldo Mitxelenaren webgunean: "Berak zioen pertsonak eta paisaiak zituela inspirazio iturri nagusi, batez ere paisaiarekin lotura zuzena zuten pertsonak. Margoketa azkarra ematen zen garaian, 70. hamarkadan Saura edo Tapiés bezalako artisten informalismoa arrakasta zuenean, Ameztoyk egindako lan zehatzek harridura sortzen dute".

ARGIAren azalak

Ameztoyk 1970eko hamarkadaren amaieran Zeruko Argiarako egin zituen 36 azalak karpeta batean bilduta plazaratu ditu ARGIAk. Webgunearen bidez eros dezakezue: hapidedunek 15 eurotan eta gainontzekoek 20 eurotan.