Birusaren kasu bat atzeman dute Baionan, Euskal Herrian baieztatutako hamaseigarrena

  • Baionan bizi den 34 urteko gizonezkoari atzeman diote Covid-19 birusa. Italian, Lombardia eskualdean, izan berri da.

     


2020ko martxoaren 04an - 11:40
Baionako erietxea / Eitb.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi duenez, asteazken arratsaldean atzeman zioten birusa. Haren hurbileko pertsonekin harremanetan jartzen ari dira orain, birusa ez zabaltzeko argibideak emateko.

Euskal Herrian baieztatutako hamaseigarren kasua da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude