2016ko aurrekontuak beren arloan epelak izan zirela deritzote. 2017an bestelakoa izango omen da, baina honen garapena ikusi beharko dute. Diotenez, gobernuak irmo egin beharko du emakumeen eskubideak defenditzeko azaroan ateratako dekretuarekin, Osasunbidearen sustraiak atzerakoiak direlako.
Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana?
2016ko Nafarroako aurrekontuen legea epelegia izan zen, UPNren gobernuaren norabidearen jarraipena kezkaz begiratu genuen. Emakumeok eremu guztietan pairatzen dugun bereizkeria aintzat harturik, aurrekontuak hura orekatzeko politika publikoen oinarrizko tresna beharko lukete. Baina 2016ko aurrekontuek ez dute genero ikuspegia txertatu alor bakoitzean, ez dituzte diru partidak emakumeon behar berezietara bideratu, indarkeria legea adabakiz bete dute kontzientziazio, prebentzio eta berdintasun politikei baliabide urriegiak emanez, edota genero formakuntza feminista (esaterako administrazioko langileena eta arloan diharduten profesionalena) eta hezkidetzan gutxiegi inbertituz. Aurreko asteetan datorren sei urteetarako indarkeria matxistaren aurkako plana aurkeztu zuen Foru Gobernuak eta 22,5 milioi euro bideratuko zirela adierazi. Badirudi hainbat hutsune betetzera datorrela plana, baina 2017ko aurrekontuak onartu arte eta haren bilakaera ezagutu arte goiz da balorazioak egiteko.
Abortatzeko eskubideari dagokionez, Nafar Gobernuak egindakoa aurrera pauso garrantzitsua izan da; halere, aurrera pauso motela eta oraingoz paperean materializatu dena bakarrik. Akordio programatikoan Gobernuak Osasunbidean haurdunaldia borondatez eteteko ebakuntza egingo zuela hitzartu zuten. Urte eta erdi pasa denean labetik atera berri dugu 103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, sexu eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duena.
Dudarik gabe dekretu honek aurrera pauso handiak eta sakonak ekarriko ditu martxan jartzen denean: abortoak osasungintza publikoan burutzea, edozein emakumek –egoera zibila kontutan izan gabe– ugalkortasun-tratamendua eta laguntza bidezko ugalketa teknikak erabili ahal izatea, sexu hezkuntza eta curriculum bidezko programak martxan jartzea, transexualitate kasuei arreta eta berariazko prestazioak eskaintzea…
Dekretua berandu dator eta paperak dena onartzen du, dekretuak baditu itzal eta zirrikituak, kasu honetan egun dugun klinika kontzertatura kasuak bideratzea adibidez. Legeak honela dio:
“…Beste prestazio batzuen artean, arau honek haurdunaldiaren borondatezko etendura egiteko aukera bermatzen du: lehentasunez, bitarteko berekiekin eginen da, eta aipatutako 2/2010 Lege Organikoan ezarritako berme guztiak beteta, emakumeen intimitatearen eta konfidentzialtasunaren errespetua aintzat hartuz, baita gai honekin zerikusi zuzena duten osasun arloko profesionalen kontzientzia eragozpena ere…”
Nork ezarriko du zer den lehentasuna? Kontzientzi eragozleak badaude zerbitzua bermatuko du Osasunbideak? Zirrikitu legal horrek klinika kontzertatuari ateak parez pare irekitzen dizkiola uste dugu. Ez dugu zoritxarren-igarle izan nahi, baina mesfidantza pittin bat badugu. Jakin badakigu ez dela erreza izango honen garapena eta materializazioa. Osasunbidearen sustrai atzerakoiak, sakonak eta sendoak dira. Beraz dekretua aurrera eraman ahal izateko Nafar Gobernuaren borondate irmoa behar izango da.
Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?
Orokorrean Nafarroako Gobernuan eman den aldaketa politikoa, aldaketa sozial sakona bihurtzea nahi dugu. Aldaketa gehiago, sozialagoa eta feministagoa behar dugu. Horretarako, oraindik eskuinaren erregimen patriarkala ordezkatzen duten botere guneetan aldaketak eman beharko dira. Horrekin batera, borondate politikoa behar da jendartea egituratzen duten genero botere harremanak eraldatzeko sakoneko politika feministak egiteko: bizitzaren sostengarritasuna erdigunean jarriz, hezkidetza plan integralak sustatuz, emakume guztientzako indarkeriarik gabeko bizitza bermatuz. Bide horretan Mugimendu Feministarekiko interlokuzioa ezarri eta hura mintzakide politikotzat hartzea ezinbesteko izanen da, eta hau ez da oraindik gertatu.
103/2016 Foru Dekretua sexu eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duena, modu txukunean garatu eta txertatu, lan merkatuan kontratazioak berdintasun irizpideekin arautu, hezkuntza eta prebentzioan gehiago inbertitu, indarkeria matxistaren aurkako plan integrala garatu eta baliabideez hornitu eta kultur arloan, osasunean zein bestelako eskubide sozialen arloan, edota ekonomiaren garapenerako neurrietan emakumeen errealitate eta behar bereziak kontuan hartuko dituzten politikak ezartzea izan daiteke hurrengo urteetarako bide-orria.
Jarriko diozu nota bat 0tik 10era?
Bost.
Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.
Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.
New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]
Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.
Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]
“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]
Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.
"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin... [+]