Bilboko jaietan udaltzainari euskaraz egiteagatik isuna jaso zuen Arkaitz Zarraga herritarrak kexa jarri zuen Udalean eta orain erantzuna jaso du. Udaltzainen zuzendariak erantzun dio hark egindako kontakizuna eta egiaz gertatutakoa ez datozela bat. Zarragari jarrera menderatzailea eta errespetu gabea izatea egotzi dio.
Agenteak dokumentazioa eskatutakoan larderiazko adierazpenak egin zituela eta jarrera oztopagarria izan zuela adierazi dio Zarragari, “beharbada agentea emakumezkoa zelako”.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Bilboko Udaleko udaltzainen zuzendariak idatzian erabilitako tonu gogorra eta bidegabea salatu du. Herritarraz egindako balorazioak desegokitzat jo ditu. Behatokiak gogorarazi du gertaera hau ez dela isolatua Bilboko Udalean. Babesa eskaini dio Behatokiak Zarragari eta euskaraz bizitzeko ahaleginean indartsu agertzen diren guztiei.
Hizkuntza eskubide urraketa jasan zuen Arkaitz Zarragak Udalean kexa jarri ondoren idatzia jaso du Udaltzainen buruaren izenean eta idatzi osoa publiko egin ez badu ere hainbat zati twitterren agertu ditu.
Hona idatzia jaso eta Zarragak berak egindako txio haria:
#Konpartsak, Gogoratzen bi isun helduko zitzaizkidala esan zidatela? Ba #juanmariaburto jaunak gezurretan nabilela eta arazoa nire jarrera “matxista” izan zela esan du, sutsuki, Osoko Bilkuran, eta biharamunean nire kexari Udalak emandako erantzun idatzia heldu zait. Latza! https://t.co/u86QuWGxIe
— Arkaitz Zarraga (@azarramendi) 2018(e)ko urriaren 1(a)
Jarraian Bilboko Udalaren erantzun ofiziala.