Bilboko udaletxea inguratzeko deia egin dute, "auzoen abandonuak hil egiten" duela salatzeko

  • Bilboko Zorrotzan izandako ezbeherrak herritarrak mugiarazi ditu. Asteazkenean ehunka lagunek bilkura isila egin zuten Zorrotzako Taldeen Kordinakundeak deituta; sare sozialetan ekainaren 2an udaletxea "inguratzera" deitu dute ezezagunek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 01an - 16:37
Zorrotzan ehunka lagun bildu ziren asteazkenean, auzoko herritar eta taldeek deituta (Arg.: EH Bildu Bilbo)

Isiltasuna, pankarta zuria, xingola beltza, Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteko banderak eta elkartasun mezuak izan ziren nagusi asteazkenean Bilboko Zorrotza auzoan, 500 bat lagunek babestu zuten auzoko taldeek deitutako manifestazioan. Ostiralean, ekainak 2, V de Vendetta pertsonaiak Bilboko Udaletxea inguratzeko deia egin du "auzoak abandonatzeak hil egiten duela" salatzeko

Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak eta auzoko bizilagunek elkartasuna adierazi zieten joan den larunbateko sutean lau senide galdu dituzten Barinaga kaleko familiei eta lagun hurkoei. Isiltasunean burutu zen manifestazioa, Azoka plazatik Landa auzunera arte, xingola beltza zuen pankarta zuria buru zuela. Barinaga kaleko 7. zenbakiaren parean eman zioten amaiera manifestazioari, sutea piztu zen etxearen parean. 500 bat partaideren artean zeuden, besteak beste, Zorrotzako auzotarrak, Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteko kideak eta hainbat eragiletako ordezkariak. 

Gaur, sutean hildako bi umeak omenduko dituzte Zorrotzgoitiko Zazpilanda ikastetxean. Ikasle ziren eskolan, alegia. 

Azken orduetan bi umeen aititearen osasun egoerak okerrera egin du. Oso larri dago Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatean. Arnasteko laguntza mekanikoa jarri diote. Gizonak erredurak ez ezik balkoitik salto egiteak eragindako kolpeak ditu. 

Larunbataz geroztik Barinaga kaleko 7. zenbakiko eraikinak hesituta jarraitzen du. Udal teknikariek eta suhiltzaileek ziurtatu dute teilatua jausteko arriskuan dagoela, eta eraikina eraisteko agindua eman dute. Landa eremuan beste bi eraikin ere eraitsiko direla jakinarazi zien atzo Udaleko ordezkaritza batek Zorrotzako Auzo Elkarteko kideei. Bi orduz luzatu zen bilera "baikorra" izan zen auzotarren arabera: "Gu, auzotar gisa, elkarrizketarako eta gure esku dauden ekarpenak egiteko prest gaude".

Udaletxea inguratzeko deia

Sare sozialen bidez zabaldutako bideo batean Vendetta filmeko pertsonaia nagusiaren mozorroa jantzita duen lagun batek Bilboko alkatearen hitzak eta jarrera kritikatu ditu. Alkateak "hipokresiatzat" jo zituen Zorrotzako Auzo Elkartearen hitzak, Landa auzuneko tragedia "aurreikusita" zegoela zioten hitzak, hain zuzen. Auzo elkartearen adierazpenok Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak ez ezik oposizioko EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbaok ere babestu ditu. 

Bideoan, "Aburtok ez dakienez entzuten, irakurri egin beharko gaitu" dio V de Vendettaren pertsonaiak, "auzoen abandonoak hil egiten du" dioen kartela eskutan duela, eta ostiralean, ekainak 2, 19:00etan, "Udaletxea inguratzeko" deia zabaltzen du.

Orain baino lehen, Espazio publikoaren erabilerarako udal ordenantza polemikoaren aurka protesta egiteko mezua zabaldu zuen V de Vendettak. 2011n Bilboko Kale Nagusia okupatzera dei egin zuen. 

2012an hainbat gizarte eragilek Udaletxea inguratu zuten pankarta eta oihu artean Bilboko Udaleko aurrenkotuen murrizketak salatzeko. 

 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Ertzaintza ikertzen ari dira Bilboko jaietako atxilotuen argazkien ustezko filtratzailea izateagatik

Bilboko aste nagusian atxilotu zituzten 79 pertsonen argazkiak eta izen abizenak argitara atera ziren iazko udan. Argazkietan Poliziaren logoa ageri zen.


Zortzi orduko lanuzteak Bilbobus-en

Asteleheneko lanuztea 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Goizez eta arratsaldez launa orduko lanuzteak egingo dituzten martxoko azken eguna izango da.


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


Eguneraketa berriak daude